Ireki menu nagusia

Francisco Aldanondo Badiola, (Ondarroa, Bizkaia, 1949ko irailaren 7a - Izaskun, Gipuzkoa, 1979ko urriaren 17a) ETA eta Komando Autonomoak erakunde armatuetako kidea izan zen. 1977ko Amnistia dekretuaren ostean kalera irten zen azken euskal preso politikoa izan zen. 1979ko urriaren 17an Guardia Zibilak Izaskungo baserri batean inguratu eta ihes egiten saiatzean tiroka hil zuten.

Francisco Aldanondo Badiola
Bizitza
Jaiotza Ondarroa1949ko irailaren  7a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Izaskun1979ko urriaren  17a (30 urte)
Jarduerak
Kidetza Komando Autonomo Antikapitalistak
Izengoitia(k) Fran eta Ondarru

GaztaroaAldatu

Hiru seme-alabetako bigarrena izan zen. 1952an aita itsasoan hil zitzaienean San Lucar de Barramedako Itsasoko Umezurtzen Eskolan ikastera bidali zuten. Gero, Madrilen aldi batez josulagunen eskola batean izan ondoren, Arrasateko Irakasle Eskolan jarraitu zuen ikasten. Ondarroako Aurrera futbol taldean jokatu zuen. Eta 19 urtekin hasi zen lanean, Ondarroako kaian. Gerora Markinako Esperanza y Cia arma fabrikan egingo zuen lan, tornoan..

ETAko militanteaAldatu

1972. urtearen inguruan sartu zen ETA erakundean. Hasiera batean propagandan jardun zuen batez ere. 1975eko apirilaren 25ean Guardia Zibila etxera joan zitzaion, atxilotzeko asmoz. Franek leiho batetik ihes egin eta Iparraldera jo zuen. ETA (pm) erakundeko Komando Berezietan jardun zuen.

1977ko martxoaren 8an poliziak atxilotu zuen Itsason: auto batean zihoazela, Poliziak kontrol batean geldiarazi eta tirokatu zituzten. Sebas Goikoetxea eta Nikolas Mendizabal Zaharra hil eta Aldanondo zauriturik atxilotu zuten[1].

Azken euskal preso politikoaAldatu

Espainiako Gobernuak 1977an emandako Amnistia dekretuan kalera atera zen azken euskal preso politikoa izan zen. Mobilizazio ugari eman ziren, Ondarroan batez ere, eta azkenik abenduaren 9an kaleratu zuten[2].

COPELekin batAldatu

Espetxean preso sozialen eskakizunetan inplikatu eta COPEL elkartearekin bat egin zuen. Besteren artean, protesta batean, koilaratxo batzuk irentsi zituen.

Martutenetik irten zenean ETA eta COPELen pegatina bana zeramatzan paparrean. Bertan egin zituen adierazpenetan argi ikus daiteke bere jarrera: “Ez du axola azpen preso politikoa izatea. Oraindik preso sozialak falta dira, marjinatuak; lanerako amnistia eta erbesteratuak itzul daitezen segurtasuna ere falta dira. Batzordeetan lanean jarraituko dut, baita COPEL laguntza batzordean ere amnistia osoa, askatasun osoa, Euskal Herriaren independentzia eta sozialismoa lortu arte”[3].

Ondarroako harreraAldatu

Ondarroan harrera jendetsua egin zioten: milaka lagun bildu ziren Aldanondori ongi etorria egiteko[4]. Aldanondok omenaldia eskertu ondoren gogoan izan zituen Sebas eta Zaharra, iheslariak, preso sozialak eta borrokan hildako guztiak. Minutu bateko isilunea egin zuten hauen oroimenez, eta Eusko Gudariak abestu zuten.

Partaide batek esan zuen: “Amnistia ez da osoa oraindik. Azkena irten da, baina nork bermatzen du gaur edo bihar bertan preso gehiago egongo ez direna?”. Hurrengo egunean, Ondarroan bertan lagun bat atxilotu zuten, megafoniatik Gora ETA esateagatik. Libre utzi zuten, baina handik gutxira espetxeak berriro betetzen hasiko ziren[5].

Komando Autonomoetako militanteaAldatu

Kalera irten eta gero Donostira joan zen bizitzera.

1978 erdi aldera komando autonomo batean sartu zen, Martuteneko espetxean elkarrekin izandako Francisco Javier Larrañaga “Peru” azkoitiarrarekin batera.

Heriotza IzaskunenAldatu

1979ko urriaren 17an Guardia Zibilak Tolosatik hurbil dagoen Izaskun auzoko Maita Goikoa baserrian inguratu eta ihes egiten saiatzean tiroka hil zuten. Gorpuak hamabost bala zulo zituen, gehienak bizkar aldean[6][7].

Guardia Zibilaren 522. Komandantziaren agiriaren arabera, Aldanondo “ihes egiten saiatu zen leiho batetik ateraz, eta granada bat jaurti zuen, Gorputzeko agente batzuk baserria miatzen ari zirela irrati-igorle ezkutu baten bila”.

Lekukoek beste bertsioa eman zuten. Horien arabera Aldanondo poliziak ikusita baserriko atzeko atetik irten zen, armarik gabe, eta poliziek tiro egin zioten. Zaurituta, aldapatik behera erorita, bertatik bertara tirokatu zuten[8][9].

Nortasun Agiria aldean eduki arren Gobernuak ez zuen haren nortasuna adierazi, Egin egunkariak publiko egin zuen arte.

Azken agurraAldatu

Mobilizazio ugari egin ziren Fran Aldanondoren hilketa salatzeko[10][11]. Ondarroan Herri Batzarrak antolatuta greba orokorra egin zen urriaren 19an[12]. Hiletetara 6.000 lagun baino gehiago gerturatu ziren, Eusko Gudariak batera Lepoan hartu ta segi aurrera kantatzeko. Hileta elizkizunetan Ondarroako abadeak galarazi egin zuen ikurrina hilkutxan jartzea eliza barruan. Hiru eguneko lutoa gorde zen herrian[13].

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

BibliografiaAldatu