Ireki menu nagusia

Elijah Harper (Red Sucker Lake, Manitoba, 1949ko martxoaren 3a- Ottawa, Ontario, 2013ko maiatzaren 17a) kanadar legegilea izan zen. Ojibwa-creeak indiar herriko kidea izan zen. Manitobako Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela, ez baitzen indiar ikasleentzako zerbitzurik, indiar ikasketen saila sortu zuen, eta indiar ikasleentzako aholku-bulegoa ere bai. Unibertsitatea utzita, Manitoba indiar anaidiarentzat lan egin zuen, erkidegoa sustatzeko ofizial gisa, Red Sucker Laken (1972-1973). 1974an creeaken aldeko proiektuetan lan egiten hasi zen. 1975etik 1977ra Manitoba probintziako ipar-arazoetarako analista gisa lan egin zuen. Red Sucker Lakera itzuli ondoren hango buruzagi izendatu zuten. 1981ean Manitobako iparraldeko ordezkari hautatu zuten, eta Manitobako Legebiltzarreko lehen indiarra izan zen. 1981-1986 bitartean beste zenbait kargu izan zituen, Iparraldeko Argindarraren Hedapenerako Lan taldeko buru, Indiar Arazoetako Batzordeko lehendakarikide, eta Ipar Arazoetako ministerioko laguntzaile, besteak beste. 1987an Ipar Arazoetako ministro izendatu zuten. Quebeceko autogobernu eskariari erantzunez, gobernu federalak zuzenketa bat egin zion Kanadako konstituzioari Meech Lake ituna deitua Quebec gizarte desberdintzat ezagutzeko eta lege-funtzio batzuk gobernu federaletik gobernu probintzialetara aldatzeko. Ituna gauza zedin, Kanadako eta bere hamar probintzietako Legebiltzarrek eman behar zuten bere onespena. Manitobako Legebiltzarrean Harperrek Meech Lake itunaren aurkako botoa eman zuen, indiarren arazoak aintzat hartuak ez zirelako. Jarrera horrek gobernu federal eta probintziala indiarrei buruzko politikak berriro aztertzera bultzatu zituen, eta Kanadako indiarren batasuna sendotu zuen.

Elijah Harper
Elijah Harper And Menno Wiebe (7287257186).jpg
Minister of Aboriginal and Northern Affairs Itzuli

1987ko otsailaren 4a - 1988ko maiatzaren 9a
Harry Harapiak Itzuli - Jim Downey Itzuli
member of the Legislative Assembly of Manitoba Itzuli

1981 - 1992ko azaroaren 30a
Harvey Bostrom Itzuli - Eric Robinson Itzuli
Member of the Executive Council of Manitoba Itzuli


member of the House of Commons of Canada Itzuli

Bizitza
Jaiotza Red Sucker Lake, Manitoba Itzuli1949ko martxoaren 3a
Herrialdea  Kanada
Heriotza Ottawa2013ko maiatzaren 17a (64 urte)
Hezkuntza
Heziketa Manitobako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Ottawa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa New Democratic Party of Manitoba Itzuli
Liberal Party of Canada Itzuli
IMDb nm3021876

ErreferentziakAldatu