Fergus Slattery

hamabosteko errugbilari irlandarra

John Fergus Slattery (Dún Laoghaire, 1949ko otsailaren 12a) irlandar errugbilari ohia da, hirugarren lerroko hegal moduan aritzen zena. University College Dublin RFC eta Blackrock College RFC taldeetan jokatu zuen. 1970ean debuta egin zuen Irlandako errugbi selekzioarekin, 61 partida jokatu zituen, horietatik 18 kapitain bezala eta hiru entsegu sartu zituen. 1971n British and Irish Lions taldeko jokalari bat izan zen Zeelanda Berrirako biran. 1973an Barbarians taldearekin jokatu zuen Zeelanda Berriaren aurkako partida epikoan. 1979an Australian jokatutako 8 partidetatik 7 irabazi zituen Irlandako selekzioaren kapitaina izan zen. 1982an selekzioarekin Koroa Hirukoitza irabazi zuen Bost Nazioen Ttxapelketan.

Fergus Slattery
Bizitza
JaiotzaDún Laoghaire1949ko otsailaren 12a (75 urte)
Herrialdea Irlandako Errepublika
Hezkuntza
HeziketaUniversity College Dublin
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Posizio edo espezialitateahirugarren lerroko hegala