Ireki menu nagusia

Mariano Barbacid Montalbán (Madril, Espainia, 1949ko urriaren 4a) espainiar biokimikaria da. Minbizia sortzen duten geneen ikerkuntzaren aitzindaria da.

Mariano Barbacid
Mariano Barbacid 2012.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1949ko urriaren  4a (70 urte)
Herrialdea  Espainia
Familia
Ezkontidea(k) Mónica López Barahona Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Ikaslea(k) Alberto Jiménez Schuhmacher Itzuli
Jarduerak
Jarduerak biologoa
Jasotako sariak
Kidetza Academia Europaea Itzuli
European Molecular Biology Organization Itzuli

1974an Zientzia Kimikoen doktoregoa egin zuen Madrilgo Unibertsitate Complutensean, eta bekadun joan zen Estatu Batuetara. Minbiziaren jatorria ikertzen zuen zientzialari talde bat zuzendu zuen Bethesdako Minbiziaren Institutu Nazionalean, Marylanden. 1979an bere lan taldea eratu zuen institutu horretako Biologia Laborategian, eta hiru urte geroago onkogene zelular bat identifikatu zuten giza tumore batean (ordu arte erretrobirusetan baino ez ziren identifikatzen).

Ingeniaritza zientifikoaren bidez, gaitzik gabeko zeluletan minbizia sor dezaketen geneak bakartu eta identifikatu zituen. Aurkikuntza horrek berebiziko garrantzia izan zuen minbizia eta Alzheimerren zein Parkinsonen gaixotasunak sendatzeko. Sari ugari jaso ditu, eta 1994an Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen. 1998ko martxoan Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionala sortzeko proiektua aurkeztu zuen Madrilen. Estatu Batuetako zenbait erakunde ospetsutan lanean jardun ondoren, Barbacid Espainiara itzuli da ikerkuntza-etxe hori zuzentzeko.

ErreferentziakAldatu