Leonard Bloomfield
hizkuntzalari estatubatuarra
Leonard Bloomfield (Chicago, 1887ko apirilaren 1a - New Haven, 1949ko apirilaren 18a) Estatu Batuetako hizkuntzalaria izan zen. Estrukturalismoaren lehen ordezkaria AEBn. Indoeuropar hizkuntzen fonologiari eta morfologiari buruzko lanak egin zituen, eta Language aldizkariaren zuzendari izan zen. Language (1933) da halaber Bloomfielden lan nagusiaren izenburua; horixe izan da AEBn 1955era arte nagusi izan den hizkuntzalaritza deskriptibo, induktibo eta funtzionalaren liburu klasikoa. Bloomfieldek Sapirren eragina aitortu du, eta bere maisuak bezala, Ameriketako indiarren hizkuntzak izan ditu aztergai hainbat lanetan. 1939an Zientziaren alderdi linguistikoak argitaratu zuen.
Leonard Bloomfield | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Chicago, 1887ko apirilaren 1a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | New Haven, 1949ko apirilaren 18a (62 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea Göttingengo Unibertsitatea Chicagoko Unibertsitatea Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen Harvard College (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea Illinoisko Unibertsitatea University of Cincinnati (en) Yale Unibertsitatea Ohio Estatuko Unibertsitatea | ||
Influentziak | August Leskien |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.