Luis Díez Espadas

toreatzaile espainiarra

Luis Díez Espadas, (Bilbo, 1916ko uztailaren 13a - ibidem, 1949ko abuztuaren 4a), bizkaitar toreatzailea izan zen, banderillero ibilitakoa.[1]

Luis Díez Espadas
Bizitza
JaiotzaBilbo1916ko uztailaren 13a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1949ko abuztuaren 4a (33 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktoreatzailea

Biografia aldatu

Alfredo bere anaia nobilleroa ere izan zen. 1932an debutatu zuen nobillero munduan eta 1943ra arte aritu zen. Gero, banderillero bilakatu zen.

1949ko ekainaren 15ean Ávilako El Tiemblo herrian zezenko batek iraulkatu zuen. Hasieran ez zuen ezer sumatu baina saihets-hezur batek aorta heldu zion. 49 egun geroago, Madrildik larri bidali zioten Bilbora eta San Sebastián doktorearen eskuetan hil zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Toreros de hierro. (1. argitaraldia) Bilbo: Bilbao Bizkaia Kutxa, 106–107,112–114,160–161 or. ISBN 84-8056-016-9..


  Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.