Ireki menu nagusia

Cecilia Sarasola Iurrita (1949a) euskal fisikaria da eta EHUko Kimika Fakultateko irakaslea.

Cecilia Sarasola Iurrita
CeciliaSarasola84.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1949  (69/70 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak kimikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) Euskal Herriko Unibertsitatea
Kidetza Udako Euskal Unibertsitatea

LanakAldatu

Fisika, kimika eta matematika euskaraz lantzen aitzindarietako bat izan zen. Berak idatzi zuen termodinamikari buruz euskaraz argitaratu zen lehenengo artikuluetako bat[1].

Piskunov matematikari errusiarrak idatzi eta analisi matematikoan mundu osoan klasikoa den Kalkulu diferentziala eta integrala liburu mardula 1992an euskaratu zuen taldean parte hartu zuen honako hauekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Patxi Angulo Martin, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Mari Jose Zarate Azkuna eta Enrike Zuazua Iriondo.

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, bere jarduera akademikoan kokatzen diren 6 lan agertzen dira.[2]

Goi-mailako aldizkari eta biltzarretan argitaratu dituen artikuluak 20 baino gehiago izan dira.[3][4]

ErreferentziakAldatu

  1. Termodinamika itzulezina Cecilia Sarasola. Elhuyar aldizkaria, 9. zbkia, 457-463
  2. Cecilia Sarasola Iurritaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (6 produktu)
  3. 13 argitalpenen erreferentzia 1995-2000 tartekoak webgune pertsonal batean
  4. Cecilia Sarasolaren argitalpenak DBLP datu-basean (2000-2012)


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.