Victor Fleming (Pasadena, Kalifornia, 1889ko otsailaren 23Cottonwood, Arizona, 1949ko urtarrilaren 6) Ameriketako Estatu Batuetako zinema zuzendaria izan zen, Oscar sariaren irabazlea.

Victor Fleming

Bizitza
JaiotzaPasadena1889ko otsailaren 23a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaCottonwood1949ko urtarrilaren 6a (59 urte)
Hobiratze lekuaHollywood Forever Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, zinema ekoizlea, argazki-zuzendaria, errealizadorea eta produktorea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0281808 Allocine: 4066 Rottentomatoes: celebrity/victor_fleming Allmovie: p89980 TCM: 62957
Find a Grave: 347 Edit the value on Wikidata

Mekanikarako sena erakutsia, Allan Dwan zinema zuzendariak kameralari laguntzaile hartu zuen. Berehala zuzendari postua bereganatu zuen Victor Flemingek, zeinek 1919an estreinatu zuen zuzendutako lehendabiziko filma.

Haren film mutu gehienak Douglas Fairbanks aktorentzako abenturak ziren. Western generoa ere jorratu zuen. Hori dela eta, "gizonen zuzendaria" bezala ezagutu zen. Baina emakumeentzako zuzendari eraginkorra zela egiaztatu zen. Izan ere, haren zuzendaritzapean, Vivien Leighek Oscar saria irabazi zuen, Hattie McDanielek bigarren aktorearena, eta Ingrid Bergmanek izendapena jaso zuen.

1932an, Flemingek MGM konpainiarekin sinatu zuen eta estudioko film laudatuenetakoak zuzendu zituen: Red Dust (1932), Bombshell (1933), Reckless (1935) Treasure Island (1934) eta Captains Courageous (1937). Haren film ezagunenak, halere, 1939an egin zituen: The Wizard of Oz eta Gone With the Wind. Nolanahi ere, biak dira ekoizleak gidatutako filmak, eta bietan Flemingek beste zuzendari bat ordezkatu behar izan zuen.


Filmografia hautatua

aldatu