Soazig Aaron (Rennes, Bretaina, 1949) frantsesez idazten duen idazlea da.

Soazig Aaron
Bizitza
JaiotzaRennes, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeleberrigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Biografia aldatu

Historia ikasi ondoren, Soazig Aaronek urte batzuk Parisko liburu denda batean lanean eman zituen. Bretainian bizi da gaur egun. Le Non de Klara bere lehen eleberria izan zen; 2002. urtean argitaratu zuen. Egilea, judua ez dena, fikziozko egunerokoan kontatzen du Auschwitzen bizi izan zen Klara juduaren patua eta nola 1945ean Parisera itzuli zena, haren bizitza normala berreskuratzeko asmoz.[1] Lan honekin Soazig Aaronek 2002an Lehen eleberriari Goncourt saria eta Blois hiriko Emmanuel-Roblès saria eskuratu zituen. Bi sari hauek egile baten lehen eleberria saritu zuten. 2002an, Prix du Roman de la Ville de Carhaix saria ere irabazi zuen. 2004an, Le Non de Klarak Grand Prix des Libraires saria jaso zuen. Alemanian, eleberriak Geschwister-Scholl-Preis saria jaso zuen.[2]

Bere bigarren eleberria, La Sentinelle calme sous la lune, Gallimard argitaletxeak argitaratu zuen, 20104an.

Obra aldatu

  • Le Non de Klara, Maurice Nadeau argitaletxea, 2003, ISBN:2-86231-172-3, eta Pocket, 2004.
  • La Sentinelle tranquille sous la lune, Éditions Gallimard, 2010.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu