Philippe Starck
Philippe Starck (Paris, 1949ko urtarrilaren 18a) bere diseinuen funtzionalitate eta estetikagatik mundu osoan ezaguna den frantziar industria-diseinatzailea da. André Starck (hegazkinen diseinatzailea) eta Jaqueline Lanourisseren semea da Philippe Starck. 25 urterekin hasi zuen bere ibilbide profesionala, eta gaur egun (2015) 66 urterekin lan egiten jarraitzen du.
Philippe Starck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1949ko urtarrilaren 18a (75 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Familia | |
Aita | André Starck |
Hezkuntza | |
Heziketa | École Camondo (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Henri Malvaux (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | diseinatzailea, enpresaburua eta industrial designer (en) |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
starck.com | |
Biografia
aldatuPhilippe Starckek Parisen ikasi zuen, École Camondoko eskolan. 1968an bere lehen enpresa fundatu zuen, gailu puzgarrien produkzioaz arduratzen zena. 1969. urtean, 20 urte zituenean, Pierre Cardinen zuzendari artistiko bilakatu zen.
1974. urtean Estatu Batuetara mugitu zen. Bi urte beranduago, Parisera bueltatu zen bere lehenengo night club-ak proiektatzeko, “La main bleu” eta “Les Bains-Douches”. 1979an, 30 urte zituela, “Starck Product” enpresa sortu zuen, beranduago Ubik modura berrizendatu zuena. Ondoren, hainbat produktore italiarrekin hasi zen lanean (Driade, Alessi, Kartell, etab.) , eta mundu mailan ezagunak diren Drimmer Austriarra, Vitra Suitzarra eta Disform Espainiarra sortu zituen. Starcken diseinu demokratikoaren ideiak kostu baxuko eta masan produzitutako produktuen diseinuan datza, eta horretan oinarritu ditu berak sortutako enpresa guztiak.
1980ko hamarkadan, François Mitterrand presidente frantsesaren etxebizitza berriztatu zuen Eliseo jauregian. Honetaz gain, Pariseko Café Costes eta Tokioko Caffé Manin kafetegietako barnealdeak berriztatu zituen. Bestalde, New York hiriko Royalton Hoteleko barnealdearen dekorazioaren arduraduna izan zen, eta Laouiole aizto-dendetako lokalen planoak proiektatu zituen. 80. hamarkadaren bukaeran “La Fiamma” itsasontzia eraiki zuen Asahi enpresarako eta Nani Nani eraikina Rikugorentzat Tokion. Horretaz gain, Teatriz eta Ramses koliseoetako, eta Paramont Hoteleko barne-dekorazioaren diseinuaz arduratu zen. Hortaz gain, azken 30 urteetan hainbat hotel diseinatu ditu mundu osoan zehar, hauen artean, Miamiko Delano, Los Angeleseko Modrian eta Londreseko Sanderson. Azken urteetan, bere karrera luxuzko hoteletara bideratu du, Hotel Meurice eta Le Royal Monceau 2010ean Parisen.
Eraikinez aparte, beste hainbat arlotako produktuak diseinatu zituen: altzariak, arropak, kaleko altzariak, industriako produktuak (adib. haize-turbinak), sukaldeak, argiztapenak, bulegoetarako ekipamendua (adib. grapagailuak), jostailuak, ispiluak, diseinu grafikoa, lur, aire, itsaso eta espazioko ibilgailuak besteak beste.
Bere azken lanen artean, Bilbo-ko kultur eta aisialdirako Alhondiga gunea dago, gaur egun Azkuna Zentroa izenez ezagutzen dena. Eraikin hau 2010. urtean zaharberritu zuen. Bestetik, itsasoa eta itsasontzia maite dituen Philippe Starckek Palma Mallorcakoan dagoen Port Adriano portua diseinatu zuen 2012an. Hortaz gain, Steve Jobsen Venus yatea diseinatu zuen urte berean.
Gorputza zein arima zaintzean sinesten duen pertsona den heinean, Philippe Starck hainbat jatetxeren jabe da: Bon (2000), Mori Venice Bar (2006) eta Le Paradis du Fruit (2009) Frantzian eta Katsuia (2006), jatetxe japoniarren serie bateko lehena, Los Angelesen. 2012ko azaroan bere lehen liburua argitaratu zuen, Impression d’Alleurs Gilles Vanderpootenen laguntzaz.
Diseinu demokratikoa eta ekologia demokratikoa
aldatuDiseinu demokratikoaren kontzeptuaren bitartez, Starckek dio diseinu on bat ez dagoela eliteentzako bakarrik egina. Ideia hau, aurretik esan bezala, praktikan jarri du bere produktuekin, produkzioa handituz eta kostua minimizatuz. Eredu honen adibide argitzat, Kartell Louis Ghost aulkia hartu daiteke, hauetako milioi bat baino gehiago salduz mundu osoan zehar. Fluocaril markarako eginiko produktuak ere aipagarriak dira.
Ingurugiro eta ekologiaren inguruan, “Good Goods” katalogoa sortu zuen La Redouterekin batera. Ekologiaren inguruan, bere azken lana V+ Voltage auto elektrikoa izan da Volteisekin batera (2012).
Bere lanak, ikusgai daude europa zein amerikako museoetan, hauen artean Musée National d’Art Moderne (hainbat pieza eman dizkiona) eta Musée des Arts Décoratifs Parisen, MOMA eta Brooklin Museoa New Yorken.
Philippe Starck izan zen lehen diseinatzailea TED (Technology Entertainment & Design) hitzaldietan parte hartzen, 2007ko abenduaren 4ean hain zuzen ere.
Gaur egun
aldatuPhilippe Starck bere originaltasun, doitasun eta lanaren kalitateagatik errespetatua da mundu osoan zehar. Bere pertsonalitatearen ondorioz, Philippe Starck pertsona publiko famatu bilakatu da, bere izena desiraren eta bizi hobe baten sinonimo bihurtuz. Gaur egungo bizitn eta baita etorkizunekoan eragina izanik.
Philippe Stark diseinatzaile nomada dela esan daiteke, bere emazte eta musa den Jasminerekin batera munduan zehar bait dabil. Naturaren dotoreziaren bila dabil beti Starck, eta inoiz ez die bere esperantza, desio eta betebeharrei uko egingo.
Kreazio arrakastatsuz beteriko hiru hamarkadaren ondoren, Starck etorkizunean zentratuta dago inoiz baino gehiago. Bere etorkizuneko lanak maitasunak gidatuak dira, etorkizun zoriontsuago bat eraikitzeko asmoarekin.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) http://www.starck.com/fr/
- (Ingelesez) https://web.archive.org/web/20121109014739/http://www.starck.com/en/