Alfredo Sada

nafar eskultorea

Alfredo Jaime Sada Laguardia (Faltzes, Nafarroa, 1949ko abenduaren 22a - 1992ko irailaren 19a) eskultore nafartar bat izan zen. Garai eta estilo postmodernoaren ordezkaria eta artista autodidakta, harria eta berunarekin esperimentatuko zuena, bere estilo propioa finkatu arte, aurretik aipatutako azken elementuaren lanketan oinarritua.

Alfredo Sada
Bizitza
JaiotzaFaltzes1949ko abenduaren 22a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1992ko irailaren 19a (42 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea

Bizitza eta lana aldatu

Faltzeseko herrian jaio zen, haren gurasoen, José Sada eta Isabel Laguardia, azken semea izango zena. Anai eta arreba bat izango zituen, Jesús eta Resurreción. Bere haurtzaroaren inguruari buruz ez dakigu gehiegi, baina nabarmentzekoa da senide bakoitzak 15 urte baino gehiago ateratzen zizkiotela, eta honengatik, suposatu dezakegu, hauekin jolasteko aukera posible ez zen izan heinean, hark bere irudimen-ahalmena asko garatu zuela.[1]

Alfredo Sadaren inguruneak bere sormena garatzeko baldintzatu zuen, txikitatik lokatz eta buztinarekin figurak sortuz, alabaina hazten zen heinean bere familiari laguntza eskeini behar zion, nekazaritza lanetan esaterako, bere sormenezko ezinegonekin bateragarria ez zena, gainera 1960. urtean sartutako Lizarrako ikastetxera ez zen guztiz egokitu.1966an Iruñara mugituko da, orain bai, beraren bokazioari fokuratutako ikasketak hasteko. Heziketa eta osatzerako prozesuarekin batera zenbait lanbidetik biziko zen (txapista, urtzaile edota hargin bezalakoak, eragin handia izan zituztenak haren hezkuntza eta bilakaera profesionalerako), denborarekin, bere bizitzako azkeneko epealdian, eskulturaren ogibidetik bizitzea lortu zuen. Artistaren izaera autodidakta azpimarratu behar da, ez zuen inoiz bere formakuntza gelditu eta oinarrizko ikasketak jaso arren, normalean bere kabuz joaten zen eta hori agerikoa da, jabetzean 1972tik 1977ra "ikasle libre" bezala matrikulatu zela Iruñeko Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan (ikasketak uzten azkenean).[2]

Sadaren garaian emango zen gertaera nabarmenen artean, gutxienez testuinguru historiko eta artistikoa markatzeko, 1972ko "Iruñeko Topaketak" izango ziren, berak ez zuen zuzenean parte hartu jaialdian, baina nazio-mailan oso nabarmen eta ospetsu izan zen gertakizuna izan zen, berezko begiekin ikusi ahal izan zuena.[3]

70eko hamarkada Alfredo Sadaren funtzesko formakuntzaren aldia izan bazen, 80ko hamarkada izango zen bere lana kaleratuko zuenean, hainbat erakusketa kolektibotan eta banakakoetan parte hartuz, ez soilik Iruñan, baita Gasteizen, Errrioxan eta Madrilen ere.[4]

Lanak aldatu

Obraren inspirazioak eta ezaugarriak aldatu

Obrak aldatu

Erakusketak[5] aldatu

Banakakoak aldatu

Urtea Erakusketa Kokapena
1983 Kultura aretoa, Nafarroako Aurrezki Kutxa Iruña, Nafarroa
1985 Monet galeria Iruña, Nafarroa
1986 García Castañón aretoa Iruña, Nafarroa
1990 Errioxako Museoa

Emilio Navarro galeria

Logroño, Errioxa

Madril

1994 "Exposición conmemorativa" García Castañón aretoa Iruña, Nafarroa
2017 "Sada x Sada" Nafarroako Ateneoa eta Alfredo Sada elkartea Iruña, Nafarroa

Kolektiboak aldatu

Urtea Erakusketa Kokapena
1981 Euskal Aste Kulturala Zitadela, Iruña, Nafarroa
1982 Gasteizko V. Bienala Gasteiz, Araba
1989 "Adquisiciones del Museo de Navarra. 1985-1988"

"Adquisiciones del Museo de Navarra. 1985-1988"

"Propuesta 89" Arte Ederren Zirkulua

Iruña, Nafarroa

Tutera, Nafarroa

Madril

1990 "Espacios de arte" -
1991 "ARCO 91" Madril
1996-1997 "75 años de pintura y escultura en Navarra. 1921 – 1996" Amaiurreko Gaztelu aretoa Iruña, Nafarroa
2017-2018 "Alfredo Sada. Escultor" Kondestablearen jauregia Iruña, Nafarroa

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Resano López, Juan Cruz. (2014). Piedra y plomo, metarrelato y distopía: significación de la evolución escultórica de Alfredo Sada. Príncipe de Viana, 411 or. ISSN 0032-8472..
  2. Resano López, Juan Cruz. (2014)., 412 or..
  3. (Gaztelaniaz) Resano López, Juan Cruz. (1998). Alfredo Sada (1949-1992): un proyecto escultórico por recuperar. Arte e identidades culturales: actas del XII Congreso Nacional del Comité Español de Historia del Arte. CEHA: Oviedo, 658 or..
  4. Resano López, Juan Cruz. (2014)., 413 or..
  5. (Gaztelaniaz) Alfredo Sada Laguardia. .

Bibliografía aldatu

Kanpo estekak aldatu