Erich Dagobert von Drygalski

Geografo alemana

Erich von Drygalski (1865eko otsailaren 9a - 1949ko urtarrilaren 10a) alemaniar geografo, geofisikari, botaniko eta zientzialari polarra izan zen, Königsberg-en (orduan Ekialdeko Prusiako hiria) jaioa. Ezaguna da Gauss espedizioa (1901-1903) gidatzeagatik, Antartikako lehen esplorazio misio alemaniarra.

Erich Dagobert von Drygalski
Erich dagobert von drygalski.jpg
Bizitza
Jaiotza Königsberg (en) Itzuli1865eko otsailaren 9a
Herrialdea  Alemania
Bizilekua Alemania
Heriotza Munich1949ko urtarrilaren 10a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bonngo Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Königsbergeko Unibertsitatea
Kneiphof Gymnasium (en) Itzuli
Hezkuntza-maila zientzietan doktorea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak esploratzailea, geografoa, unibertsitateko irakaslea eta geophysicist (en) Itzuli
Lantokia(k) Munich
Enplegatzailea(k) Municheko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Zientzien Bavariar Akademia

BiografiaAldatu

1882 eta 1887 artean, Drygalskik matematika eta historia naturala ikasi zituen Königsbergeko, Bonngo, Berlingo eta Leipzigeko Unibertsitateetan . Iparraldeko eskualdeetako itsas-izotzari buruzko doktorego tesiarekin graduatu zen. Eta 1888tik 1891ra "Institutu Geodesikoaren", eta "Berlingo Nazioarteko Geodesiaren Bulego Nagusiaren" laguntzailea izan zen.

Drygalskik 1891 eta 1893 artean bi espedizio zuzendu zituen, Berlingo Geozientzien Elkarteak babestuta. Espedizio bat 1892-1893 neguan egon zen Mendebaldeko Groenlandian. 1889an geografo eta geofisikari gisa gaitu zuten bere espedizioetan bildutako ebidentzia zientifikoekin. 1898an Drygalski irakasle elkartua zen eta 1899an Berlinen geografia eta geofisikako aparteko irakaslea.

Gauss espedizioaAldatu

Artikulu nagusia: «Gauss espedizioa»
 
Gauss izotzetan harrapatuta, 1902ko martxoaren 29a. Baloi-aerostatiko batetik egindako aireko argazkia: Antartikako lehen aireko argazkia
 
Von Drygalskiren ibilbidea Gauss espedizioan (marra gorria)
 
Drygalski fiordoa Hegoaldeko Georgiak uhartedian

Drygalskik hegobururako lehen espedizio alemaniarra zuzendu zuen Gauss itsasontziarekin, Antartikako eremu ezezagunak Kerguelen uharteetatik hegoaldean aztertzeko asmoz. 1901eko udan Kiel-etik irten zen espedizioa. Espedizioko talde txiki bat Kerguelen uharteetan geratu zen, talde nagusia hegoalderago zihoala. Drygalskik ere bisita laburra egin zuen Heard uhartera eta uharteko geologiari eta bertako florari eta faunari buruzko lehen informazio zientifiko osoa eskuratu zuen. Ia hamalau hilabetez (1903ko otsailera arte) izotzak harrapatuta egon arren, espedizioak lurralde berri bat aurkitu zuen Antartikan: Gilen II.aren Lurraldea eta Gauss mendia sumendia. Espedizioa Kielera itzuli zen 1903ko azaroan. Gero, Drygalskik espedizioaren kontaketa idatzi eta datu zientifiko ugari editatu zituen. 1905 eta 1931 artean, espedizioaren hogei liburuki eta bi atlas dokumental argitaratu zituen.

Azken urteakAldatu

1906ko urritik erretiroa hartu zuen arte, Drygalski Munichen irakasle izan zen, eta berak sortu zuen "Institutu Geografikoa" ere zuzendu zuen hil arte. 1910ean, Ferdinand von Zeppelin kondeak Spitsbergenera egin zuen espedizioan parte hartu zuen, eta Ipar Amerikara eta Asiako ipar-ekialdera egindako beste espedizio batzuetan parte hartu zuen. 1949an hil zen Munichen.

OhoreakAldatu

EponimoakAldatu

Kanpo estekakAldatu