Haruki Murakami

Idazle japoniarra

Haruki Murakami (japonieraz: 村上 春樹 Murakami Haruki?, Kyoto, 1949ko urtarrilaren 12a) japoniar idazle ospetsua da. Tokioko Waseda Unibertsitatean greziar tragedia ikasi ondoren, jazz klub baten zuzendaria izan zen eta gerora Princetonen lau urte irakasle eman zituen. 1995ean, Kobeko lurrikararen eta Tokioko metroko atentatuaren ondoren, Japoniara itzultzea erabaki zuen.

Haruki Murakami
Murakami Haruki (2009).jpg
(2009)
Bizitza
JaiotzaKyoto1949ko urtarrilaren 12a (74 urte)
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Hizkuntzakjaponiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, eleberrigilea, idazlea, itzultzailea, saiakeragilea, atleta, unibertsitateko irakaslea, zientzia-fikzio idazlea eta prosalaria
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Tufts Unibertsitatea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakHonoré de Balzac, Richard Brautigan (en) Itzuli eta Gabriel García Márquez
Mugimenduasurrealismoa
the real wonderful (en) Itzuli
Genero artistikoaeleberria
Distopia
saiakera
fiction literature (en) Itzuli
the real wonderful (en) Itzuli

harukimurakami.com
IMDB: nm1633142 Facebook: harukimurakamiauthor Musicbrainz: b3a0e12e-71a0-454d-86e2-2c608bb4ffba Discogs: 1428088 Edit the value on Wikidata
Haruki Murakami signature.svg

Bere lehen liburuaz —Entzun haizearen kanta (1979)— Gunzo saria irabazi zuen; beste liburu famatuak hauek dira: Mekanismodun txoriaren kronikak, Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean, Lurrikararen ondoren, Sputnik-en maitaleak, Munduaren amaiera (Sekai no owari to hâdo boirudo wandârando) (1985) eta Ezinezkoaren balada.

Kafka itsasertzean liburuak ospe izugarria eman dio. Literaturako pertsona garrantzitsuenetakotzat hartzen da eta 2007an Liejako unibertsitateak (Valonia) honoris causa titulua eskaini zion.

LanakAldatu

Eleberriak[1]:

    • 1979: Entzun haizearen kanta (風の歌を聴け)[2] [3].
    • 1980: 1973ko flipperra' (1973年のピンボール)[4].
    • 1982: Basa ardi ehiza (羊をめぐる冒険)[5]
    • 1985: Munduaren amaiera (世界の終わりとハードボイルド・ワンダーランド)[6].
    • 1987: Tokyo Blues, Norwegian Wood (ノルウェイの森)[7].
    • 1988: Dantza, dantza, dantza (ダンス・ダンス・ダンス)[8].
    • 1992: Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean (国境の南、太陽の西)
    • 1992-1995: Mekanismodun txoriaren kronikak (ねじまき鳥クロニクル)[9].
    • 1999: Sputnik-en maitaleak (スプートニクの恋人)
    • 2002: Kafka itsasertzean] (海辺のカフカ}})[10].
    • 2004: Gauaren sakonean (アフターダーク)
    • 2009: 1Q84
    • 2013: Tazaki Tsukuru kolorgabea eta haren pelegrinazio urteak (色彩を持たない多崎つくると、彼の巡礼の年)
    • 2017: Komendadorearen hilketa (騎士団長殺し)
    • 2020: Singularrezko lehen pertsona (一人称単数)

EuskarazAldatu

  • 2009: Gauaren sakonean (Erein argitaletxea), Ibon Uribarri Zenekorta.
  • 2019: Samsa maiteminez (Armiarma.eus), Ekaitz Sirvent Auzmendi.[11]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskarazko izenburuak argigarri gisa eman dira, ez baitago euskarazko bertsiorik, Gauaren sakonean izan ezik.
  2. Arratoiaren trilogiaren lehen eleberria
  3. Gunzo saria
  4. Arratoiaren trilogiaren bigarren eleberria
  5. Arratoiaren trilogiaren hirugarren eleberria
  6. Tanizaki saria
  7. Murakamiren lehen arrakasta, handiena, 2009 arte 9,27 milioi ale saldu ditu.
  8. Basardi ehiza eleberriaren jarraipena
  9. Yomiuri saria
  10. World Fantasy saria 2006
  11. «SAMSA MAITEMINEZ - Haruki Murakami» ekarriak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-04).

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haruki Murakami  
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Haruki Murakami