Aletta Bezuidenhout

aktore hegoafrikarra

Aletta Bezuidenhout (Nairobi, 1949ko maiatzaren 17a2024ko otsailaren 13a) kenyar-hegoafrikar aktore, zinemagile eta antzerkigilea izan zen[1][2].

Aletta Bezuidenhout
Bizitza
JaiotzaNairobi1949ko maiatzaren 17a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaHegoafrika2024ko otsailaren 13a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Tertius Meintjes (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0080124 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bizitza pertsonala aldatu

Aletta Bezuidenhout 1949ko maiatzaren 17an jaio zen Nairobin, Kenya Britainiarrean. Bere aita ingeniaria zen. Alettak Transvaalgo Arte Eszenikoen Kontseiluan lan egin zuen. Gainera, Lurmutur Hiriko Unibertsitatean antzerkigintzan lizentziatu zen[3].

Colin Shamley musikariarekin ezkondu zen, orduan Tertius Meintjes aktorearekin, eta geroago Anthony Perrisekin[3]. 2024ko otsailaren 13an hil zen, 74 urte zituela[4].

Ibilbidea aldatu

Aktore ibilbidea Kruiken hasi zuen. Gero Transvaalera joan zen, non The Companyn eta Market Theatren lan egin zuen. Bitartean, arte eszenikoetarako eskualdeko kontseilu askotan aritu zen, hala nola Truk en Kruik. Geroago beste aktoreei irakasten hasi zen[3].

1974an, The Company izeneko ekoiztetxea sortu zuen. Bitartean, antzerkian aritu zen Desire, Mother Courage, Women of Troy, Lament for Koos eta The Minotaur's Sister antzezlanetan[3][5].

Antzezteaz gain, Time of Footsteps, Silent Envelope, Angel in a Dark Room eta Little Big World antzezlanak idatzi zituen. Telebistan, The Lady of the Camellias, Thicker than Water eta Die Sonkring and Orion telesailetan lan egin zuen. Bere film ezagunetako batzuk hauek dira: Djadje, Committed, On the Wire, Country of My Skull eta Paljas[3][5].

Filmografia aldatu

Zinema aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1976 Suffer Little Children... Becker andrea Film laburra
1979 Weerskant die Nag Hannie du Preez
1980 Die Koningin en die Rebelle Argia
1983 My Country My Hat Sarah van Rensburg
1990 On the Wire Aletta Fourie
1991 Committed Isandra
1992 The Good Fascist akusatzaile publikoa
1993 Djadje - Last Night I Fell Off a Horse
1997 Paljas Katrien MacDonald
2001 Pure Blood Gertrude
Spoon Olivia Spoon
2004 In My Country Elsa Malan
2012 Jail Caesar Julia

Telebista aldatu

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1980 Sam et Sally Schoppenhauer andrea
1981 Westgate Myrna Kraft
1982 Westgate II
Die dame met die kamelias Marguerite Gautier Telefilma
1986 Thicker Than Water Morag Murray Telefilma
1993 Die Sonkring II Daisy
1995 Cycle Simenon Madame Genève
2001 Lied van die Lappop Corrie Fourie Telesail laburra
2004 Sword of Xanten Hallbera
2005 Charlie Jade Cleo
Known Gods Anesca Boshoff
2006 Orion Joan van Heerden

Erreferentziak aldatu

  1. (Alemanez) «Aletta Bezuidenhout» Fernsehserien (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  2. (Alemanez) «Aletta Bezuidenhout» Filmstarts (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  3. a b c d e (Afrikaansez) «Aletta Bezuidenhout» ESAT (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  4. (Ingelesez) «Minister Marais mourns the passing of actress Aletta Bezuidenhout» Western Cape Government 2024-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).
  5. a b (Ingelesez) «Aletta Bezuidenhout (1)» TVSA (Noiz kontsultatua: 2024-04-22).

Kanpo estekak aldatu