Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa

Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa (gaztelaniaz: Fundación Pueblo Indio del Ecuador) Ekuadorko fundazio bat da, Leonidas Proaño apezpikuak sortua. Fundatzaileak agindutako helburuok ditu: batetik, Ekuadorko Herri Indigenak laguntzea herri gisa eratu daitezen Ekuadorko Estatuaren baitan eta, bestetik, Eliza Indigena sortzea Petrirekin komunioan.

Ekuadorko Indiar Herria Fundazioa
Datuak
Motafundazioa
HerrialdeaEkuador
Jarduera
Honen parteCONAIE
Agintea
Legezko formafundazio
Sortzailea

Hastapenetik fundazioa borrokatu da Herri Indigenen Eskubideen alde Mugimendu Indigenarekin elkarlan estuan. Mugimenduaren burua CONAIE da, Ekuadorko hamahiru nazionalitateak ordezkatu eta batzen dituen erakundea. Fundazioaren egintzak ez du protagonismorik nahi, ez du gidaritza politikorik betetzen, ez eta CONAIEren ekintza politikoak ordezkatzen ere. Haren lana ebanjeliokoaren antzekoa da, Samariar Onaren edo Simon Zirenekoaren antzekoa, mendetako gurutze astuna garraiatzen laguntzea, puska batez bederen. Herri Indigenak dira, Jesusek bezala, gurutzea daramatenak Pazkoa arte.

Kanpo estekak aldatu