Nafarroako Bertsolari Txapelketa
Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako bertsolarien arteko lehia da: bai iparraldeko, bai hegoaldeko nafarrek parte hartzen dute. Gaur egun bi urtean behin jokatzen da. Xabier Silveira da txapel gehien eskuratu dituena.
Nafarroako Bertsolari Txapelketa | |
---|---|
![]() | |
Antolatzailea | Euskal Herriko Bertsozale Elkartea |
Lehen ekitaldia | 1936 |
Txapel gehien | Xabier Silveira (7 txapel) |
Azken txapelduna | Julio Soto (2019) |
HistoriaAldatu
Espainiako Gerra Zibila baino lehenago txapelketa bakarra egin zuten, lehendabizikoa hain zuzen ere 1936an. Frankismo garaian, Vianako Printzea Erakundeak 6 txapelketa antolatu zituen 1960-1966 tartean. Azkenik, 1979tik 2017 arte 36 txapelketa egin dituzte, guztira 43 edizio. Historian zehar Ipar Euskal Herriko bertsolariek ere bertan hartu izan dute parte, harik eta 2008an Xilaba Bertsulari Xapelketa eratu zen arte.
2012an txapelketaren formatu berria estreinatu zuten, Araban egiten denaren antzera. Bi urtean behin taldekako txapelketa egiten hasi dira, Bardoak izena duena.
Eskualdeka, Bortzirietan antolatu dituzte final gehienak, 13 orotara. Bertzela, Iruñerrian 10 aldiz egin dituzte, Baztanen 7,Malerrekan 5, Leitzaldean 5, Nafarroa Beherean 2 eta Sakanan 2.
TxapeldunakAldatu
Garaipen zerrendakAldatu
BertsolariakAldatu
Bertsolaria | Txapelak | Urteak |
---|---|---|
Xabier Silveira | 7 | 1997, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2013 |
Julio Soto | 5 | 2010, 2011, 2015, 2017, 2019 |
Manolo Arozena | 4 | 1990, 1991, 1992, 1993 |
Amets Arzallus | 4 | 2000, 2001, 2002, 2003 |
Migel Arozamena | 3 | 1962, 1963, 1966 |
Mixel Aire "Xalbador II" | 3 | 1980, 1985, 1988 |
Joxe Migel Argiñarena | 2 | 1979, 1982 |
Andres Narbarte "Xalto" | 2 | 1960, 1964 |
Jean Pier Mendiburu | 2 | 1981, 1984 |
Ernest Alkhat | 2 | 1987, 1989 |
Estitxu Arozena | 2 | 1995, 1998 |
Bittor Elizagoien | 2 | 1994, 1999 |
Joxe Fermin Argiñarena | 1 | 1986 |
Juan Felix Iriarte "Berjinanto" | 1 | 1936 |
Bautista Madariaga | 1 | 1961 |
Txomin Ezponda | 1 | 1983 |
Jexux Arzallus | 1 | 1996 |
Julen Zelaieta | 1 | 2008 |
HerrialdeakAldatu
Herrialdea | Txapelak | Bertsolariak |
---|---|---|
Nafarroa Garaia | 31 | X. Silveira, M. Arozena, J. Soto, M. Arozamena, J.F.Argiñarena, J.M. Argiñarena, A. Narbarte, E. Arozena, B. Elizagoien, J.F. Iriarte, B. Madariaga, J. Zelaieta. |
Nafarroa Beherea | 8 | Xalbador II, J.P. Mendiburu, E. Alkhat, T. Ezponda |
Lapurdi | 4 | Amets Arzallus |
- Hauetaz gain Jexux Arzallus gipuzkoarra (baina Lapurdin bizi dena) txapeldun izan zen 1996an.
BardoakAldatu
Herrialdea | Txapelak | Bertsolariak |
---|---|---|
Leitza | 2 | Atekaberts, Aldatzea komeni |
Lesaka | 1 | Errimak Exkaxko |
Baztan | 1 | Lepatanatuek |