María Mestayer de Echagüe edo Maria Manuela Eugenia Carolina Mestayer Jaquet (Bilbo, 1877ko abenduaren 20a - Madril, 1949ko azaroaren 19a), euskal gastronomo eta sukaldaria izan zen.

Maria Mestayer
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Mestayer de Echagüe
JaiotzaBilbo1877ko abenduaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1949ko azaroaren 19a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakjatetxe-jabea eta sukaldaria
Izengoitia(k)Marquesa de Parabere

Biografia aldatu

 
Lehen liburuaren azala, Enciclopedia culinaria: confitería y repostería. Espasa-Calpe, 1930.

1930eko hamarkadan Marquesa de Parabere ezizena hartu eta gastronomiaz eta historiaz idatzi zuen[1]. Aita Frantziako kontsula zuen eta ez zen noblea izan.

Madrilen bi jatetxe ireki arren, Gerra Zibilaren ondorengo krisialdiak itxiarazi zituen[2]. Begoñako basilikan Ramón Etxague Txurruka ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituen[3].

Liburuak aldatu

Lagunek bultzatuta bere lehen liburua argitaratu zuen gozogintzaz ("Confitería y repostería"), Bilbon. 1930ean. Hiru urte geroago Espasa-Calpe argitaletxeak Sukaldaritzako Entziklopedia atera zuen, "La cocina completa" izenburupean (Sukaldaritza Osoa), aurreko liburuko errezeta gozoak eta beste hainbat errezeta gazi ere sartuta. 1940tik aurrera, lana bi liburukitan banatzen da, orain ezagutzen ditugun bezala, eta XX. mendeko espainiar errezeta-liburu berreditatuenetako bat da. Euskal gastronomiari eskaintzen dio Platos escogidos de la Cocina Vasca (Euskal Sukaldaritzako Plater hautatuen) errezeta-liburua. Grijelmok argitaratu zuen Bilbon 1935ean, eta ia desagertu egin zen, Espainiako Gerra Zibilean ale batzuk galdu baitziren. 1936an, Bartzelonako Hymsa argitaletxerako, "Entremeses" errezeta-liburua sinatu zuen: "Aperitiboak eta entsaladak" zizka-mizka eta aperitiboen gainean. Handik gutxira, "Conservas caseras" zigilu berarekin argitaratu zuen.

Historiarekiko zaletasunak Historia de la gastronomía (Esbozos) (Gastronomiaren historia (Zirriborroak)) idaztera eraman zuen (1943), sukaldaritzaren bilakaera historikoa ezagutzeko ibilbide bitxia. 1947an, Royal legamia kimikoaren markarako, gozogintzako errezeta onenak biltzen zituen liburuzka txiki bat argitaratu zuen.

Maria Mestayer diabetes-gaixoa zen, baina hil zen arte lanean jarraitu zuen hamabi liburukiko Sukaldaritzako Entziklopedia Handia-n bere lanik osatuena eta anbizioena izatekoa zena garai hartako ezagutza gastronomiko guztia hartuko zuena. 1949ko azaroaren 19an, 72 urte bete baino lehentxeago, koma diabetiko batek hil baino lehen, bosgarren liburukia bukatu zuen (orain arte argitaratu gabeak dira).

Lanak aldatu

  • Confitería y repostería. Bilbo, 1930[4]
  • La cocina completa. Madril, 1933[5]
  • Entremeses, aperitivos, ensaladas. Bartzelona, 1940
  • Historia de la Gastronomía. Bilbo, 1930
  • Pastelería Royal. Bartzelona

Erreferentziak aldatu

  1. Mármol, Rafael. (2002). El aroma de los guisos. Madril, 43 or..
  2. Monroy, Paulina. (2004). Introducción a la gastronomía. Limusa.
  3. Alías, Luis Antonio. (2003-9-11). «La marquesa de Parabere» El Comercio.
  4. María., Mestayer de Echagüe,. (2009). Confitería y repostería. Espasa Calpe ISBN 978-84-670-1991-9. PMC 809871488. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).
  5. Mestayer de Echagüe, María.. (1997). La cocina Completa. Espasa Calpe ISBN 84-8326-004-2. PMC 43112231. (Noiz kontsultatua: 2023-03-25).

Kanpo estekak aldatu