Ireki menu nagusia

Donnie Wayne "Don" Johnson (Flat Creek, 1949ko abenduaren 15a- ) estatubatuar aktorea da, Miami Vice telesailean egindako lanagatik ezaguna, Sonny Crockett izan zelarik (1984-1989) eta Urrezko Globoa jaso zuelako. Abeslari, konpositore, produktore eta zuzendari ere bada eta Hollywoodeko ospearen pasealekuan bere izena duen izar bat dauka.

Don Johnson
Don Johnson-1.jpg
Bizitza
Jaiotza Flat Creek Itzuli1949ko abenduaren  15a (69 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k) Melanie Griffith  (1975 -  1996)
Bikotea(k) Patti D'Arbanville Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa University of Kansas Itzuli
Jarduerak
Jarduerak abeslaria, aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema ekoizlea eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa drama
komedia
akziozko filma
Musika instrumentua ahotsa
IMDb nm0000467

Biografia eta lanaAldatu

Donnie Wayne Johnson Flat Creeken, Misurin, AEBetan, jaio zen 1949ko abenduaren 15ean. Ama Nell Wilson izan zen eta aita Wayne Fred Johnson nekazaria. Umea jaio zenean, gurasoek 19 eta 17 urte besterik ez zituzten.

6 urte zituen Missouritik Wichitara aldatu zuenean bizitokia, Kansasen.

1967an graduatu zen bigarren hezkuntzan Wichita Southeko eskolan eta antzerki programaren parte izan zen. Azken urtean, Tonyren papera egin zuen West Side Storyn.

Geroago, Kansasko unibertsitatean ere ikasiko zuen.

Miami Vice telesailean parte hartzeagatik da ezaguna, Sonny Crocketten papera egiten duelako Philip Michael Thomasekin batera. Telesaila 5 denboraldiz egon zen pantailetan, 1984 eta 1989 artean. 1985ean, telesail txiki bat burutu zuen, The long hot summer, Jason Robarts, Judith Ivey, Cybill Shepherd eta Ava Gardner aktoreek parte hartu zutena, Martin Ritt zuzendariaren Largo y cálido veranoren (1958) moldaketa, Paul Newmanekin batera. 1990eko hamarkadan, Nash Bridges telesailan hartu zuen parte.

Bi aldiz egon da ezkonduta Melanie Griffithekin eta, bigarren aldian, Dakota alaba izan zuten. Lehenengo dibortzioaren ondoren, Patti D'Arvanville aktorearekin bizi izan zen urte batzuz, eta Jesse semea izan zuten. Barbra Streisandekin ere harreman bat izan zuen, eta honekin Till I Love You duoa grabatu zuen. 1999an, Kelly Phlegerekin ezkondu eta 3 seme-alaba izan zituzten.

Bi diska grabatu zituen: Heartbeat (1989) eta Let It Roll (1989) Bruce Kulickekin, Kiss bandaren gitarrajolearekin. Bi lanak CBSk editatu zituen, gaur egun Sony BMG denak.

SariakAldatu

Urtea Emaitza Saria Kategoria TV/Filma
1974 Irabazlea Saturn Sariak Aktore hoberena A Boy and His Dog
1985 Izendapena Emmy Sariak Primetime Emmy aktore hoberenerari Miami Vice
1986 Irabazlea Urrezko Globo Sariak Aktore hoberena telebista serie batean
1987 Izendapena Aktore hoberena telebista serie batean
1988 Irabazlea APBA Offshore World Cup Superboat class -
1996 Esleipena Hollywoodeko ospearen pasealekua Izarra Hollywoodeko ospearen pasealekuan -

FilmografiaAldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharra(k)
1970 The Magic Garden of Stanley Sweetheart Stanley Sweetheart
1971 Zachariah Matthew
1973 Harrad Experiment, TheThe Harrad Experiment Stanley Cole
1974 Lollipops, Roses and Talangka Franky
1975 A Boy and His Dog Vic
1975 Return to Macon County Harley McKay
1976 Law of the Land Quirt Telefilm
1977 The City Sergeant Brian Scott Telefilm
1977 Cover Girls Johnny Wilson Telefilm
1978 Swan Lake Benno Ahotsa
1978 Pressure Point Telefilm
1978 Ski Lift to Death Mike Sloan Telefilm
1978 The Two-Five Charlie Morgan Telefilm
1978 Katie: Portrait of a Centerfold Gunther Telefilm
1978 First, You Cry Daniel Easton Telefilm
1979 Amateur Night at the Dixie Bar and Grill Cowboy Telefilm
1979 The Rebels Judson Fletcher Minisaila
1980 Beulah Land Bonard Davis Minisaila
1980 Revenge of the Stepford Wives Officer Andy Brady Telefilm
1981 Elvis and the Beauty Queen Elvis Presley Telefilm
1981 The Two Lives of Carol Letner Bob Howard Telefilm
1981 Soggy Bottom, U.S.A. Jacob Gorch
1982 Melanie Carl
1982 Aladdin and the Wonderful Lamp Wazir's Son Ahotsa
1983 Six Pack Brewster Baker Telefilm
1985 Cease Fire Tim Murphy
1985 The Long Hot Summer Ben Quick Telefilm
1987 G.I. Joe: The Movie Lieutenant Vincent R. Falcone/Lt. Falcon
1988 Sweet Hearts Dance Wiley Boon
1989 Dead Bang Jerry Beck
1990 The Hot Spot Harry Madox
1990 Seriously...Phil Collins Bera Telefilm
1991 Harley Davidson and the Marlboro Man Robert Anderson/The Marlboro Man
1991 Paradise Ben Reed
1993 Born Yesterday Paul Verrall
1993 Guilty as Sin David Edgar Greenhill
1995 In Pursuit of Honor Sgt. John Libbey Telefilm
1996 Tin Cup David Simms
1998 Goodbye Lover Ben Dunmore
2003 Word of Honor Lt. Benjamin Tyson Telefilm
2007 Moondance Alexander Dante Longpre
2007 Bastardi Sante Patene
2008 Long Flat Balls II Admiral Burnett
2008 Torno a vivere da solo Nico
2010 When in Rome Mr. Martin Kredituetan agertu gabe
2010 Machete Lt. Von Jackson
2010 Southern Discomfort Telefilm
2011 A Mann's World Allan Mann Telefilm
2011 Four Loko Vineyards Four Loko Online filma
2011 A Good Old Fashioned Orgy Jerry Keppler Kredituetan agertu gabe
2011 Bucky Larson: Born to Be a Star Miles Deep
2012 Django Unchained Spencer "Big Daddy" Bennett
2014 Cold in July Jim Bob Luke
2014 The Other Woman Frank Whitten
2015 Alex of Venice Roger
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Don Johnson