Meryl Streep
Meryl Louise Streep (Summit, 1949ko ekainaren 22a - ) Estatu Batuetako aktorea da. Hirutan irabazi du Oscar Saria, eta izendapenei dagokienez, errekorra dauka 21ekin. Hori guztia dela eta, bere belaunaldiko aktore hoberenetakotzat jotzen da Meryl Streep.[1] Urrezko Globoetarako 31 izendapen jaso ditu, eta zortzi aldiz izan da irabazlea. Horrela, historian beste inork baino hautagaitza gehiago lortu ditu. Bere ibilbidean, besteak beste, bi SAG, bi BAFTA eta Grammy sarietarako bost izendapen ere izan ditu. 2004an American Film Institute erakundeak omendu zuen, interpretazio-arteen bidez kultura estatubatuarrari egindako ekarpenagatik, eta saria jaso zuen aktorerik gazteena izan zen. 2008an Donostia Saria jaso zuen.[2] 2010ean, Arteen Domina Nazionala eman zion Barack Obamak.[3]
Biografia
aldatuMary Wolf (Wilkinson) artista komertzialaren eta Harry William Streep, Jr., farmaziako exekutiboaren alaba zen. Aitaren arbasoak suediarrrak eta alemaniarrak ziren eta amarenak ingelesak, irlandarrak eta alemaniarrak.[4] [5] Opera gogoko zuen.[6] 12 urterekin hasi zen ahotsa lantzen eta institutuan hasi zen antzezten. 1971ean Vassar Collegen graduatu zen, New Yorken, antzerki eta jantzien diseinuan. Drama ikssketak egin zituen Yale Unibertsitatean, non arte ederretako masterra lortu zuen 1975ean.[7]
Aktorea
aldatu70eko hamarkada
aldatuYalen graduatu ondoren, Streepek New York eta New Jerseyko antzerki-ekoizpen ugaritan parte hartu zuen, besteak beste, Shakespeare in the Park jaialdian Sam Waterston eta John Cazalerekin batera. 1975ean egin zuen debuta Broadwayn. Bi urte geroago bere lehen film luzean agertu zen, Julia (1977), baina The Deer Hunter (1978) filmarekin lortu zuen Streepek ezaguna izatea eta Oscarretarako lehen nominazioa, nahiz eta bere papera ez zen protagonista. Urte berean, Holokausto telebistako minisailetako protagonista izan zen, eta Emmy sari bat irabazi zuen.
80eko hamarkada
aldatuHurrengo 10 urteetan, Streepek Hollywoodeko aktore dramatiko onenaren ospea berretsi zuen. Kramer vs. Kramerren (1979) — seme gaztea utzi eta gero zaintza berreskuratzeko borrokan ari den ama gisa — eta Sophie 's Choice (1982) — nazien kontzentrazio-esparru batetik bizirik atera zen poloniar bat — interpretazioekin Akademia Sariak irabazi zituen, bigarren mailako aktorea eta aktore nagusia kategorietan. Emakume viktoriar bat erretratatu zuen The French Lieutenant 's Woman (1981) filmean, Silkwood-en (1983) ekintzaile bat eta Isak Dinesen daniar aristokrata Out of Africa (1985) filmean. Cannesko Zinemaldian eta New Yorkeko Zinema Kritikarien Zirkuluan emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen A Cry in the Dark (1988) filmean egindako antzezpen hunkigarriagatik. 1984 eta 1990 urteen artean sei People 's Choice Awards sari jaso zituen aktore faborito gisa.[7]
90eko hamarkada
aldatuOrduko Streepek zortzi izendapen zituen Oscarretarako, eta garai hartan izendapen gehien zituen aktoreetako bat izan zen. Dramaz gain, komedia ere egiten hasi zen, genero desberdinetan sartu zen, oso rol desberdinekin. The House of the Spirits(1993) filmean Jeremy Irons, Glenn Close, Winona Ryder eta Antonio Banderas aktoreekin aritu zen. Bille Augustek zuzendu zuen eta Isabel Allende idazle txiletarraren La casa de los Espíritus eleberrian oinarrituta dago.[8] 1995ean, The Bridges of Madison County filmak arrakasta lortu zuen Clint Eastwoodekin batera.[9]
2000ko hamarkada
aldatuThe Hours (2002) filma Virginia Woolfen Mrs. Dalloway eleberrian oinarrituta zegoen. [10] 2003an, Streepek Akademiaren 13. saria jaso zuen. Oscar sarietarako beste izendapen bat lortu zuen (emakumezko aktore onenarena) The Devil Wears Prada (2006) filmarekin.[11] 2008an, Mamma Mia! filma musikala egin zuen. [12] Eta, urte horren amaieran, Philip Seymour Hoffmanekin aritu zen Doubt filmean. [13]Azken film horrekin Akademia Sarirako beste izendapen bat lortu zuen. Gainera, Julia Child chef estatubatuarraren erretratua egin zuen Julie & Julia (2009) filmean, eta Urrezko Globo Saria eta Oscarretarako 16 izendapen jaso zituen.[14][7]
2010eko hamarkada
aldatuThe Iron Lady filmean (2011) Margaret Thatcher pertsonaia interpretatu zuen eta, horri esker, bere lehen BAFTA, Urrezko Globo bat eta bere hirugarren Oscarra lortu zituen.[15] [16][17][18] 2015aren amaieran, Suffragette filmean, XIX. mendearen amaierako eta XX. mendearen hasierako Emmeline Pankhurst lider sufragista britainiarra interpretatzeko aukeratu zuten.[19]
Bere ofizioan perfekzionista eta bere pertsonaien prestaketan zorrotz aritzen da.[6]
Euskal Herrian
aldatu2008ko irailaren 25ean Donostiara iritsi zen, bertako Zinemaldian Donostia Saria jasotzera.[20]
Harro nago aktore izateaz, artearentzako une erabakigarri batean, kulturak hurbiltzeko beharrezkoa den elementu bat. (Meryl Streep)[21]
Filmografia
aldatuZinema
aldatuTelebista
aldatuTaula honetan ikus daitezke film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Izenburua | Urtea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
Everybody Rides the Carousel | 1976 | Maitalea | Ahotsa; Telefilma |
The Deadliest Season | 1977 | Sharon Miller | Telefilma |
Secret Service | 1977 | Edith Varney | Atal 1 |
Holocaust | 1978 | Inga Helms | Minisaila |
Uncommon Women and Others | 1979 | Leilah | Telefilma |
Kiss Me, Petruchio | 1981 | Katherine | Dokumentala |
Alice at the Palace | 1982 | Alice | Telefilma |
The Earth Day Special | 1990 | Kezkatutako herritarra | Saio berezia |
The Simpsons | 1994 | Jessica Lovejoy | Ahotsa; Atala: "Bart's Girlfriend" |
...First Do No Harm | 1997 | Lori Reimuller | Telefilma |
King of the Hill | 1999 | Esme Dauterive izeba | Ahotsa; Atala: "A Beer Can Named Desire" |
Angels in America | 2003 | Hannah Pitt / Ethel Rosenberg / Errabinoa |
Minisaila |
Freedom: A History of US | 2003 | Abigail Adams / Mary Eastey / Mary Harris Jones / Margaret Chase Smith |
Minisaila (4 atal) |
Ocean Voyagers | 2007 | Kontalaria | Dokumentala |
Web Therapy | 2010–12 | Camilla Bowner | 5 atal |
Makers: Women Who Make America | 2013 | Kontalaria | Dokumentala |
The Roosevelts | 2014 | Eleanor Roosevelt | Ahotsa; dokumentala |
Five Came Back | 2017 | Kontalaria | Dokumentala |
Big Little Lies | 2019 | Mary Louise Wright | 2. denboraldia |
Antzerkia
aldatuUrtea | Antzezlana | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
1975 | Trelawny of the Wells | Miss Imogen Parrott | A.J. Antoon |
1976 | 27 Wagons Full of Cotton | Flora Meighan | Arvin Brown |
1976 | A Memory of Two Mondays | Patricia | Arvin Brown |
1976 | Secret Service | Edith Varney | Daniel Freudenberger |
1976 | Henry V | Katherine | Joseph Papp |
1976 | Measure for Measure | Isabella | John Pasquin |
1977 | Happy End | Lieutenant Lillian Holiday | Robert Kalfin and Patricia Birch |
1977 | The Cherry Orchard | Dunyasha | Andrei Şerban |
1978 | Alice at the Palace | Alice | Elizabeth Swados |
1978 | The Taming of the Shrew | Kate | Wilford Leach |
1979 | Taken in Marriage | Andrea | Robert Allan Ackerman |
1980-81 | Alice at the Palace | Alice | Joseph Papp |
2001 | The Seagull | Irina Nikolayevna | Mike Nichols |
2006 | Mother Courage and her Children | Mother Courage | George C. Wolfe |
Bitxikeriak
aldatu- Oscar sarietarako 21 izendapen lortu ditu. Jack Nicholson eta Katherine Hepburn dira hurrengoak nominatuenen zerrendan, 12 izendapenekin.[22][23]
- Urrezko Globoetarako izendapen errekorra du ere bai (30), horietatik 8 irabazi dituelarik, gizonezko edo emakumezko edozein aktorek baino gehiago.[24]
- Bere lehenengo Oscar saria komunean ahaztu zuen galaren ondoren egindako festan.[22]
- Aditua da hizkuntzak eta azentuak menderatzen: australiarra, britainiarra, italiarra, baita beste batzuk ere, hala nola poloniarra edo daniarra. [22]
- Ekintzailea da: 2011n The Iron Lady-n egindako lanagatik irabazitako soldata National Women’s History Museum-i eman zion.[22]
Amonak hiru seme-alaba zituen eskolan, eta golf-zelaira joan eta aitona atera behar zuen eskolako batzarreko hauteskundeetara joan zedin, berak ezin izan baitzuen botoa eman. Hori oso presente izan dut nire bizitzan. Eskubideak kendu zizkiguteneko oroitzapen hori ikastea garrantzitsua da. (Meryl Streep) [25]
- Publikoki Trumpen aurka agertu da.[24]
- Barnerakoia da.[24]
- Sarritan, jendeak Meryl Streep eta Glenn Close aktorea nahasten ditu elkarren artean duten antzekotasunagataik.[24]
Irudi galeria
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Meryl Streep» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
- ↑ «Meryl Streep eta Antonio Banderas aktoreek jasoko dute Donostia Saria» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
- ↑ «Meryl Streep awards» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
- ↑ «Baftas: Meryl Streep's British ancestor 'helped start war with Native Americans'» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Webmaster. (2010-01-04). «Meryl Streep | Faces of America | PBS» Faces of America (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ a b «Meryl Streep biography» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Meryl Streep | Biography, Movies, Oscars, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
- ↑ August, Bille. (1994-04-01). The House of the Spirits. Constantin Film, Spring Creek Productions, House of Spirits Film (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Eastwood, Clint. (1995-06-02). The Bridges of Madison County. Warner Bros., Amblin Entertainment, Malpaso Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Daldry, Stephen. (2003-02-14). The Hours. Paramount Pictures, Miramax, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Frankel, David. (2006-06-30). The Devil Wears Prada. Fox 2000 Pictures, Dune Entertainment, Major Studio Partners (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Lloyd, Phyllida. (2008-07-18). Mamma Mia!. Universal Pictures, Relativity Media, Littlestar (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Shanley, John Patrick. (2008-12-25). Doubt. Goodspeed Productions, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Ephron, Nora. (2009-08-07). Julie & Julia. Columbia Pictures, Easy There Tiger Productions, Scott Rudin Productions (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Lloyd, Phyllida. (2012-01-13). The Iron Lady. DJ Films, Pathé, Film4 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ (Ingelesez) Coverage, BWW Special. «2012 GOLDEN GLOBES Nominees and Winners - Complete List!» BroadwayWorld.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ (Ingelesez) February 12, Dave Karger Updated; EST, 2012 at 10:05 PM. «BAFTA winners announced» EW.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ (Ingelesez) February 26, John Young Updated; EST, 2012 at 12:00 PM. «Oscar winners list 2012» EW.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ Gavron, Sarah. (2015-10-12). Suffragette. Ruby Films, Pathé, Film4 (Noiz kontsultatua: 2022-08-20).
- ↑ «Meryl Streepek gaur jasoko dau Donostia Saria» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2022-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2008-09-27). «Meryl Streep recoge el Premio Donostia seduciendo al público y a la prensa» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-08-19).
- ↑ a b c d «Meryl Streepek 72 urte bete ditu eta hauek dira bere bizitzako eta ibilbide profesionaleko bitxikeriak» El Correo 2021-06-24 (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- ↑ (Ingelesez) McNary, Dave; McNary, Dave. (2018-01-23). «Meryl Streep Breaks Own Record With 21st Oscar Nomination» Variety (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) «5 cosas que quizá no sabías de Meryl Streep, la actriz con más nominaciones en la historia de los Oscar» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-08-29).
- ↑ (Ingelesez) Facebook; Twitter; options, Show more sharing; Facebook; Twitter; LinkedIn; Email; URLCopied!, Copy Link et al.. (2011-12-28). «Meryl Streep's next project: A national women's history museum» Los Angeles Times (Noiz kontsultatua: 2022-08-28).
Kanpo loturak
aldatu- [Bideoa] Gala Premio Donostia - Meryl Streep - 56 edición 2008
- [Bideoa] Meryl Streep wins BAFTA for Leading Actress in 2012
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meryl Streep |