Ireki menu nagusia

Shing-Tung Yau (pinyinez: Qiū Chéngtóng; Yale kantonera: Yāu Sìngtùng; Shantou, Guangdong Province, 1949ko apirilaren 4a) txinatar matematikaria da.

Shing-Tung Yau
Shing-Tung Yau at Harvard.jpg
Bizitza
Jaiotza Shantou1949ko apirilaren  4a (70 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Britainiar Hong Kong
Bizilekua Ameriketako Estatu Batuak
Greater Boston Itzuli
Talde etnikoa Chinese Americana Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Pui Ching Middle School Itzuli
Chung Chi College Itzuli
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Shiing-Shen Chern Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Gang Tian Itzuli
Kefeng Liu Itzuli
Mu-Tao Wang Itzuli
Chiu-Chu Melissa Liu Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Irakaslea(k) Shiing-Shen Chern Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, unibertsitateko irakaslea, katedraduna eta zientzialaria
Enplegatzailea(k) Harvard Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea San Diegon
Stony Brookeko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Stanford Unibertsitatea
Zhejiang University Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Linzeen Akademia
Ameriketako Matematika Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Txinako Zientzien Akademia
Academia Sinica Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Committee of 100 Itzuli

BiografiaAldatu

Doktoregoa Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn egin zuen. 1971-72 urteetan Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuko kide-partaide izan zen. Unibertsitate askotan izan da irakasle: Stony Brookeko New Yorkeko Estatu Unibertsitatean (1972), Stanford Unibertsitatean (1974), Princetoneko Ikerketa Aurreratuetako Institutuan (1980), San Diegoko Kaliforniako Unibertsitatean (1984), eta Harvard Unibertsitatean (1988).

1983an Fields domina irabazi zuen Varsoviako Matematikarien Nazioarteko Kongresuan; sari hori ekuazio partzial diferentzialetan, Calabiren aieruan (geometria aljebraikoan), masa positiboaren aieruan (erlatibitate orokorraren teorian) eta Monge-Ampèreren ekuazio erreal eta konplexuetan egin zuen lanari esker jaso zuen. Horrela, Yauk oso lan garrantzitsua eta eragin handikoa egin du geometria diferentzialaren eta ekuazio diferentzialen arloetan. Calabiren aierua ez ezik (1976an), masa positiboaren aierua ere ebatzi du. Horrez gainera, gainazal minimalak sortu eta aztertu ditu, besteak beste: ikerketa horiek zulo beltzen azterketarako erabilgarriak izan dira. 1980an, W. H. Meeksekin batera, Plateauren problema erabat ebatzi zuen. Hurrengo urtean geometriako Oswald Veblen saria jaso zuen. Karen Uhlenbeckekin batera, dimentsio handiagoetarako Hitchin-Kobayashiren aierua ere ebatzi zuen; modu horretan, Donaldsonek egindako lana jarraitu zuten. 1994an Suediako Zientzietako Errege Akademiak Crafoord saria eman zion geometria diferentzialean egindako lanari esker, eta 1993an Zientzietako Akademia Nazionaleko kide hautatu zuten.

ErreferentziakAldatu