Pennsylvaniako Unibertsitatea

Pennsilvaniako Unibertsitatea AEBetako Pennsylvania estatuko Filadelfia hirian dago, eta Ivy League deritzona osatzen duten zortzi unibertsitateetako bat da. 1749an sortu zuen, Benjamin Franklin politikari eta fisikariak. AEBetako eta munduko unibertsitaterik ospetsuenetakotzat hartua, Wharton Business School ospetsuaren egoitza da, baita AEBetako lehen medikuntza eskolarena ere. Fakultate bat baino gehiago izaten lehenengo amerikar instituzioa izateagatik eta unibertsitate bezala onarpen ofiziala lortzen lehena izateagatik, teknikoki, AEBetako lehen unibertsitatetzat hartzen da.

Pennsylvaniako Unibertsitatea
University of Pennsylvania
Kokapena
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Pennsylvania
County of PennsylvaniaPhiladelphia konderria
Pennsylvaniako hiriaFiladelfia
Koordenatuak39°57′14″N 75°11′35″W / 39.9539°N 75.1931°W / 39.9539; -75.1931
Map
Historia eta erabilera
Hezkidetza1880 -
Arkitektura
ArkitektoaLouis Kahn
Wilson Eyre (en) Itzuli
Frank Miles Day (en) Itzuli
Edgar Viguers Seeler (en) Itzuli
Kontaktua
Helbidea34th & Spruce Street, Philadelphia, PA 19104-6303
Telefonoatel:+1 (215) 898-5000
Webgune ofiziala

Penn, hau baita unibertsitatearen izen labur ofiziala, ikasleak onartzerako orduan oso zorrotza da, eta ez du edonor onartzen. Gaur egun, Estatu Batuetako laugarren unibertsitaterik hoberena bezala sailkatua dago, Harvard, Princeton eta Yale unibertsitateen ondoren, U.S. News and World Reportaren arabera.

Kirolak

aldatu

Bertako taldea, Penn Quakers da.

Pennsilvaniak, NCAA leihaketetan parte hartzen du, eta bertako kirolariei, Quakers deitzen zaie.

Unibertsitateko toki garrantzitsuak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu