Tomás Urzainki
Tomás Urzainki Mina (Iruñea, 1949ko azaroaren 17a - ) abokatu, idazle eta historialari nafarra da. Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde izan da 1987tik 1995era bitartean. Nabarralde kultura-elkarteko lehendakaria izan da 2001eko sorreratik 2006ra bitartean. Hitzaldi ugari eman ditu, batez ere Nafarroako Erresumaren historia eta zuzenbideari buruz.
Tomás Urzainki | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1949ko azaroaren 17a (71 urte) |
Herrialdea |
![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | abokatua eta historialaria |
Kidetza |
Eusko Ikaskuntza Nabarralde |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Libertate Nafarra |
tomasurzainqui.eu |
Urzainkiren esanetan, Euskal Herria estatu bat izan da, Nafarroa izenekoa. Espainiak eta Frantziak, berriz, 1200eko, 1512ko eta 1620ko konkista genozidak ukatzen dituzte, borondatezko entregak izan balira bezala[1].
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan aurreko urtean sortutako Libertate Nafarra alderdiko hautagaietako bat izan zen. 2015eko Espainiako hauteskunde orokorretan ere alderdi berdinarekin eta Nafarroako Hautes Barrutia ordezkatzeko hautagai aurkeztu zen.
IdazlanakAldatu
- Soberanía o subordinación, Pamiela (2005).
- Navarra, estado europeo, Pamiela (2004).
- Navarra, sin fronteras impuestas, Pamiela (2002).
- La Navarra marítima, Pamiela (1998).
ErreferentziakAldatu
Kanpo estekakAldatu
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |