Koldo Salinas

Irundar ospetsua

Koldo Salinas Aragon (Irun, Gipuzkoa, 1949ko uztailaren 10a) euskal maisu txokolategilea da. Bere aita Jose Salinas Ros-en aginduetara hasi zen Brasil Gozotegiko lantegian eta 1977an saltokiaren ardura hartu zuen.

Koldo Salinas
Bizitza
JaiotzaIrun1949ko uztailaren 10a (74 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktxokolategilea

1983an Gozotegiko kafetegia kendu eta gozotegia soilik utzi zuen, eta orduan txokolateak egiten hasi zen. Koldok Juncal Cuevas ezagutu zuen, Biarritzen txokoloateak bainatzen urte mordoa eman zuena eta ordurako jubilatua zegoena. Juncalek urtebetez egon zen Brasil Gozotegian Koldori lanbidea irakasten.

Gaur egun Europako maisu txokolategile ospetsuenetakoa da. Sari ugari irabazi ditu. Horien artean, Dulces Caprichos, descubriendo sabores liburuagatik 2008ko Gourmand World Cookbook Awards saria irabazi zuen eta 2009an Best in the Word mundu mailako lehenengo saria eskuratzeko lehiatuko da.

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

Kanpo loturak aldatu