José Ramón Anda Goikoetxea (Bakaiku, 1949 - ) euskal herritar eskultore eta arte irakaslea da.

José Ramón Anda
Bizitza
JaiotzaBakaiku, 1949 (74/75 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Espainiako Akademia Erroman
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Biografia

aldatu

Haurtzaroa zerra, zizel eta arotz-lanabesen artean eman zuen, Madrilgo San Fernando Arte Ederren Goi Eskolara ikastera joan zen arte. Prestakuntza akademikoa eta gaztetako esperientzia, biak nabari dira bere obran. Erroman ere egin zuen ikasketa-egonaldi bat 1974an, beka bat eskuratu ondoren. Erakusketa ugari egin ditu Euskal Herri osoan. Neurri handiko lan asko egin ditu, eta hainbat herri eta hiritako kaleetan daude ikusgai, besteak beste Donostiako Ondarreta pasealekuan, Gipuzkoako hiriburuan eratzen zen Eskulturako Bi Urtekoa irabazi zuen Zeharki zortzi metroko menhir antzekoa. Jorge Oteizaren diseinu batean oinarriturik, berak egin zuen halaber Oteizarekin lankidetzan 1999an Donostiako San Bizente elizan ipini zuten Pietatea. 2003. urtean ipini zuten Nafarroako Unibertsitatearen errektoretzaren ondoan Andaren Argi Izpia eta Orek eskultura.

Lan nabarmenenak

aldatu
 
"Zeharki" eskultura Donostian, Ondarretako lorategietan
 
Ikusmira. José Ramón Anda. (Bilboko Arte Eder Museoan egindako erakusketan. 2012

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu