Ultraeskuina, mutur eskuina edo eskuin muturra politikan eskuineko ideologiaren ideiak muturrera eramaten dituen korronte politikoa da. Moralari dagokionez, oso kontserbadorea da, eta herri baten izaera tradizionalaren sustatze sutsua aldarrikatzen du. XX. mendearen amaieratik, gainera, munduko herrialde aberatsenetan immigrazioa areagotzean, herrialde horietako eskuin muturreko talde politikoek beste herrialdeetatiko etorkinen aurka egin dute. Ultraeskuin izena, alderdi politiko batzuk definitzearren politikan erabilitako izen gutxiesgarria da. Mugimendu edo alderdi politiko horiek diskurtso ultranazionalista, xenofoboa eta autoritarioa dute, baita identitate nazionalaren defentsa sutsua, joera populista, eta askatasun demokratikoen eta instituzioen mantentzearen kontrako jarrera ere.[1] Alabaina, alderdi politiko horiek demokratikotzat dute beren burua, eta beren hautesleek ez dituzte antidemokratikotzat edota erreakzionariotzat jotzen, nahiz eta beren buruzagietako askok, faxismoaren miresleak izateaz gainera, maiz jokabide agresibo edo baztertzailea duten.[2][3] Gobernu ultraeskuina dagoela jotzen da, baldin politika arrazista nahiz xenofoboak edo kultura edo erlijio batzuen kontrako adierazpenak egiten edo onartzen baditu.[4]

Ultraeskuindarrak Pragan. 2009.

Historia aldatu

Haren jatorri ideologikoa pentsamendu kontrairaultzailean aurki daiteke, De Maistre XIX. mendean eta Erdi Aroa eredutzat hartuz, 1789 urtea haustura une gisan. Zehazki, politikoki inboluzionismoan kokatzen zen. Hala ere, ultraeskuina edo muturreko eskuina termino berri samarra da. Historikoki, Frantziar iraultzaren ondoren Frantziako parlamentuan parlamentarioak esertzen ziren tokiaren araberan du sorrera. Garaiko monarkikoak eta kontserbadoreak eskuinean esertzen ziren eta liberalak, ezkerraldean.[5] Mutur eskuina mutur ezkerrari kontrajartzen zaio, eta neurri batean ezkerraren praktika iraultzailearen mugimendu antagonikoa da. Testuinguru horretan, mutur eskuineko mugimendu kontrairaultzaileak sortu ziren, batez ere Frantzia eta Italian. XX. mendearen lehen zatian, faxismoa eta nazismoa Europako historiako gertaera tragikoetan parte hartu zuen, baina azkenean garaituak izan ziren. Mugimendu hauen ideiak jarraitasuna izan dute historian zehar, adibidez Alemaniako Alderdi Nazionaldemokrata (NPD), 1964an sortua, edo Falange Española, José Antonio Primo de Riverak 1933an sortua, azken hau Mussoloni, italiar faxismoaren ideietan oinarrituz.

Ultraeskuin zahar edo historikoak aldatu

Askoren iritziz, ultraeskuineko edo eskuin muturreko alderdi politiko zaharrak ideologikoki faxismoarekin lotuta egon dira, [6] mito eta sinboloen bidez, faxismoaren programari jarraituz. Demokraziaren deslegitimazioaren aldeko lana darabilte, antisistema oposizio baten bidez.[7]

Haien artean talde neonaziak edota nazi ideologian oinarritzen diren alderdiak sartzen dira. Nazi alemanezko Nationalsozialistische hitzaren laburdura da eta "nazionalsozialista" esan nahi du.[8]

Gaur egungo ultraeskuina aldatu

Gaur egun mugimendu horiek berpizten ari direla ikusten ari da, 2011ko krisi ekonomikoarekin areagotuz eta herritarrek etorkizunean ikusten duten segurtasunezagatik.[9] Europan euroeszeptiko, antiglobalizazio eta immigrazioaren kontrako alderdi politiko asko agertu dira, era nazionalista batean eta batzuetan xenofobia eta arrazismo sentimenduarekin.[10] Europan indar handia dute Holanda,[11] Austria[12], Italian,[13] Frantzia, Erresuma Batua,[14] Suedia,[15] Finlandia,[16] Belgika[17] eta Alemania bezalako herrietan ere. Hala ere, Europan XX. mende hasierako gertakizunen oroitzapenengatik ardura handiak sortarazten dituzte.[18]

Ultraeskuina Espainian aldatu

Espainian talde minoritarioak, oso zatituak eta buruzagi gabekoak dira. Horregatik udal hauteskundeak erabiltzen dituzte arreta deitzeko, nahizta leku txiki batetan izan. Azken urteotan igoera txiki-txikia eduki dute. 2007ko udal hauteskundeetan 47.000 boto lortuz eta 2011n 100.000, botoen % 1 baino gutxiago izanik, bere homologo europarretik oso urrun egonik. Horrela, Espaina Europako salbuespena da, ez baitute ordezkaritza ez parlamentu nazionaletan, ez autonomikoetan. Salbuespen gutxi batzuk izanik, udal txiki batzuetan besterik ez.[19]

  • Plataforma per Catalunya, Viceko zinegotzi Josep Anglada buru izanik, 66.000 boto (% 0,29) lortu zituen eta 2007an, 17 zinegotzitik 67ra igaro zen 2011ko udal hauteskundeetan. 2015eko udal hateskundeetarako "Plataforma por España" prestatzen ari zen, Le Penen Front National frantziarra eredutzat hartuta.[19]
  • España 2000, Silla (Valentzia) 2 zinegotzirekin, Onda (Castelló) bere zinegotzia mantenduz eta Dos Aguas (Valencia) bat lortuz, 2011ko udal hauteskundeetan Valentziatik kanpo hedatzea lortu du lehen aldiz,Alcalá de Henares herrian zinegotzi bat lortuz, ultraeskuina Espainia osoan ordezkaria duen biztanleria gehiengo herria. Bertako zinegotziaren bulegoan Maiatzeko 2. altxamendua eta Errekonkistari buruzko kartelak ditu zintzilik, eta Le Pen Front Nationalaren eslogana: Ni uno más, los españoles primero, hau da, "Beste inortxo ez, espainarrak lehenengo"[19]
  • Democracia Nacional: haren hauteskunde kartelak, Le Pen eredutzat hartuta, Paro + Inmigración = Delincuencia dio, hau da, "Langabezia + Inmigrazioa = Delinkuentzia"[19]
  • Naparra ta Españico Escuñe, 2011n Nafarroa Garaian sortua. Leitzan zinegotzi bat du, eta Garinoainen lege trikimailu baten bidez alkatetza lortu zuen.[19]
  • Alternativa Española, Rafael López-Diéguez buru duena, eta Blas Piñar frankista lagun izan zuena. DNE alderdiarekin elkarlanean dihardu.[19]

Europako gaur egungo ultraeskuineko alderdi politikoen taula aldatu

Taula honetan mutur eskuinekotzat jotako Europako alderdi politikoen bilakaera elektorala ikusten da, antiinmigrazio, populista eta nazionalista ezaugarriak dituzten alderdiak agertzen dira, nahiz eta alderdi batzuk ideologia horien kontra daude puntu batzuetan.

Herrialdea Alderdia Herrialdeko
parlamentuan
Botoen
ehunekoa
Aurreko
hauteskundearekiko
bilakaera
Europarlamentarioak,
herrialdearen
guztizkoan
  Alemania NPD 0 / 622 % 1,5 % -0,1 0 / 96
  Austria FPÖ 34 / 183 % 17,5 % +6,5 2 / 19
BZÖ 21 / 183 % 10,7 % +6,6 1 / 19
  Belgika Vlaams Belang (VB) 12 / 150 % 7,7 % -4,3 2 / 22
Front National (Belgika) (FN) 0 / 150 % 0,5 % -1,5 0 / 22
  Bulgaria ATAKA 21 / 240 % 9,4 % +1,3 2 / 17
  Danimarka DF 25 / 179 % 13,9 % +0,6 1 / 13
  Erresuma Batua United Kingdom Independence Party (UKIP) 0 / 650 % 3,1 % +0,9 12 / 73
British National Party (BNP) 0 / 650 % 1,9 % +1,2 2 / 72
  Errusia LDPR 56 / 450 % 12,5 % +2,7 -
  Eslovakia SNS 0 / 150 % 4,55 % + 0,9 1 / 13
  Espainia Plataforma per Catalunya (PxC) 0 / 350 % 0,25
52/ 350 % +0,25 4 / 59
  Finlandia PS 39 / 200 % 19,0 % +14,9 1 / 13
  Frantzia Front National 0 / 577 % 4,3 % -7,0 3 / 72
Mouvement pour la France 2 / 577 % 1,2 % +0,4 1 / 72
  Grezia Urrezko Egunsentia 21 / 300 % 6,97 % +6,70 0 / 22
LAOS 0 / 300 % 2,90 % -2,73 2 / 22
  Herbehereak PVV 24 / 150 % 15,5 % +9,6 5 / 26
  Hungaria JOBBIK 47 / 386 % 16,7 % +14,5 3 / 22
  Italia Lega del Nord (LN) 60 / 630 % 8,3 % +3,7 9 / 72
La Destra-Movimento Sociale Fiamma Tricolore 0 / 630 % 2,4 % +1,8 0 / 72
  Kroazia HSP 1 / 151 % 2,80 % +2,80 -
  Norvegia FrP 41 / 169 % 22,9 % +0,8 -
  Polonia LPR 0 / 460 % 1,3 % -6,7 0 / 50
  Portugal PNR 0 / 230 % 0,30 % +0,15 0 / 22
  Errumania PRM 0 / 334 % 3,2 % -9,8 3 / 33
  Serbia SRS 78 / 250 % 29,5 % +0,9 -
  Suedia SD 20 / 349 % 5,7 % +2,8 0 / 18
  Suitza SVP 62 / 200 % 29,0 % +2,4 -
  Zipre ELAM 0 / 56 % 1,08 % +1,08 0 / 6

Europako Parlamentuan alderdi horiek beren artean biltzen dira, bai eta ezaugarri berak (euroeszeptizismoa, nazionalismoa eta kontserbadurismoa) dituzten alderdiekin ere, hala nola Union for Europe of the Nations (1999-2009), Europe of Democracies and Diversities (1999-2004), Independence/Democracy (2004-2009), Identity, Tradition, Sovereignty (2007) edo Europe of Freedom and Democracy (2009tik) alderdiekin. Gainera, europar alderdi politikotzat Euronat eta Alliance of European National Movements multzoan sartzen dira.

Ideologia aldatu

Ultraeskuin edo mutur eskuin terminoa aditu askok erabili dute era kontraesankor batean, konfigurazio ideologiko desberdinengatik. Ez dago adostasunik ultraeskuineko talde edota mugimendu guztiak definitzeko, bereziki historian zehar gertaturiko aldaketa ideologikoak kontuan hartuta. Horrela, Rodríguez Araujo maisu mexikarraren ustez, eskuin termino bera ere historian zehar tradizio eta gizarte motaren eta boterearen arabera aldatu den kontzeptua da. Gaur egun eskuintzat dugun jarrerak ezkertiarrak izan ziren aurreko garai batean.[20] Horrez gain, kritikarien ustez, ultraeskuina hitz debaluatua da, oposizioko alderdiek, bereziki ezker muturrekoek eta komunistek, berekin ados ez dagoen edozein alderdi edo ideologiari ultraeskuintzat edo faxistatzat jotzeko edo kritikatzeko joera dute, askotan mugimendu guztiz demokratikoak izanik ere.

Ondorioz, berretsi dezakegu ultraeskuineko talde guztiek ez dituztela ideal edo xede berdinak, baina gehienek munduarekiko ikuspegi kospiratibo eta ultranazionalista dute, demokraziaren inperfekzioaren kontrako boto protesta erakarriz. Hurrengo ezaugarriak izaten dituzte:

  • Nazionalismoa: Ideia nazionala ultraeskuindar edo mutur eskuindar guztien bereizgarri amankomuna da. Nazioa batasun etnikoa bezala ikusten da frantziar jatorriko nazionalismo politikoarekin alderatuz. Horrela, adibidez, ultraeskuin espainola beti britainiar ultraeskuindarren kontra egongo da Gibraltar dela kausa, eta britainiarrak, irlandar nazionalisten kontra. Horretaz gain, errealitate nazionalaren sorkuntzari buruzko desberdintasunak dituzte. Lega Norte italiarrak, kasu, bere lurraldearen independentzia bilatzen du:[21] ultraeskuindar espainolak, aldiz, nazioaren kohesioa.[22]
  • Antiliberalismoa: Orokorki, kapitalismo liberalaren kontrako jarrera da. Hala ere, ez dago jarrera ekonomiko zehatzik mugimendu horien artean. Batzuek nazismoak eta faxismoak bezala, estatuak ekonomian intrusioa izan behar zuela defenditzen zuten, baina beste batzuek politika ekonomiko guztiz liberalak defenditu dute; era berean, beste batzuek —frankismoa, kasu— ez zuten programa ekonomiko argirik eta haien politika ekonomikoa egoeren arabera aldatzen zen. Beste batzuek meritokraziaren aldeko jarrera agertu dute.
  • Tradizionalismoa: Hori ez da balio erlijioso tradizionalen defentsa gisan ikusi behar. Kasu gehienetan horrela da, baina gertaera historiko batzuetan kontrakoa gertatu da. Adibidez, Alemania nazian neopaganismoan oinarritutako ideal eta balio batzuk ezarri ziren, kristautasun klasikoarekin apurtuz. Erlijioa taldearen batasun lotura da inoiz edo kontrako ultraeskuinako liskarren arrazoia. Hori Ipar Irlandan gertatzen da: bertan, irlandar nazionalista katolikoak unionista protestanteen aurka doaz. Bai batak, bai besteak, mutur eskuineko ezaugarri bera dute, nazionalismoa (baina bestelako ikuspuntuetan); ultraezkerra, berriz, ikuspuntu unibertsala du, estremismo islamistetan gertatzen den bezala.[23]
  • Kontserbadurismoa: Kontzeptu horrek kultura eta nortasun etniko nazionalak sustatzen ditu, gizartearen hazkunde eta handitzea bultzatuz. Talde batzuk Hegel ordena jainkoak erabakia izan dela diote, eta ez dela aldatu behar. Horregatik, momentuko estatu mota defendatzeno dute, bakarrik horrela inposatua izan delako.
  • Balio bertikalistak: Gizarterako balio "egokiak goresten dira. Orokorrean, mugimendu horiek sinboloak darabiltzate beren politikak aurrera eramateko. Jarrera militarista agertzen dute eta gizarte balioak mantentzea edo berreskuratzea. Politika nazionalistak edo espantsionistak oso ohikoak dira, nazioak lortutako boterea erakusten baitute atzerritar endekatzailearen kontra.
  • Antikomunismoa: Komunismoaren aurkako jarrera eta bereziki marxismoaren aurkakoa. Ideologikoki, materialismo historikoaren kontzeptuaren kontra daude, eta gizarte zibileko berezko klase desberdintasunen kontra.
  • Xenofobia: Etorkinen kontrako jarrera. Mugimendu horiek ez dute etorkinik nahi, "garbitasun" nazionala edo arrraziala defenditzen baitute.

Ikus gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. « (Gaztelaniaz) Si un partido desarrolla una actitud antisistema y se relaciona en términos ideológicos con el pensamiento clásico de la extrema derecha (ultranacionalismo, antipluralismo, concepción autoritaria del orden social), pero sin establecer vínculos directos con el fascismo y sin realizar una crítica directa a la democracia como sistema político, quedaría adscrito a la tipología de nuevos partidos de extrema derecha. »
    José Luis Rodríguez Jiménez, De la vieja a la nueva extrema derecha (pasando por la fascinación por el fascismo), Asociación de Historia Actual, ISSN: 1696-2060, Nº. 9, 2006, pag. 94
  2. « (Gaztelaniaz) Durante décadas, los electores asociaron estas dos corrientes [el extremismo de derecha y el populismo ultranacionalista] a posiciones reaccionarias, contrarias al avance de la modernidad y opuestas a la democracia política; pero esto ha dejado en parte de ser así. En la actualidad los partidos políticos de extrema derecha se declaran democráticos, y lo hacen sin rubor, sin ningún tipo de complejo, y ello pese a que muchos de sus dirigentes son admiradores del fascismo y que buena parte de su trabajo diario viene acompañado de un estilo agresivo y un propósito excluyente »
    José Luis Rodríguez Jiménez, 2004, p. 7.
  3. « Estas nuevas formas de manifestación de la extrema derecha aceptan teóricamente las regras del sistema democrático y dicen acatar (y en ocasiones incluso compartir) el orden constitucional existente en sus respectivas naciones. Sin embargo, sostienen valores antidemocráticos mediante un discurso basado en la negación de la modernidad, la exaltación de la comunidad nacional y la hostilidad a los extranjeros. »
    Antonio Fernández García, José Luis Rodríguez Jiménez, 2001, p. 65.
  4. « (Gaztelaniaz) Gobierno que no promueve, mediante sus políticas públicas, un mayor igualitarismo (como tendencia) o que refuerza las desigualdades sociales, es un gobierno de derecha. Si además de lo anterior ese mismo gobierno lleva a cabo prácticas racistas, xenófobas, contrarias a diversas expresiones culturales y religiosas, entonces estaríamos hablando de un gobierno de ultraderecha. »
    Octavio Rodríguez Araujo, p. 32
  5. (Gaztelaniaz) Frantziar Iraultza
  6. (Gaztelaniaz) Es una ideología y un movimiento político caracterizado por defender un corporativismo estatal totalitario y una economía dirigista.
  7. (Gaztelaniaz) José Luis Rodríguez Jiménez, De la vieja a la nueva extrema derecha (pasando por la fascinación por el fascismo), Asociación de Historia Actual, ISSN: 1696-2060, Nº. 9, 2006, pag. 94
  8. (Gaztelaniaz) Históricamente hace referencia a todo lo relacionado con el régimen de Hitler quien gobernó Alemania de 1933 a 1945 con la llegada al poder del Partido Nacionalsocialista Alemán de los Trabajadores (NSDAP, Nationalsozialistische Deutsche Arbeiterpartei), el autoproclamado Tercer Reich y Austria a partir de la Anschluss, así como los demás territorios que lo conformaron (Sudetes, Memel, Danzig y otras tierras en Polonia, Francia, Checoslovaquia, Hungría, Holanda, Dinamarca y Noruega). La Alemania de este período se conoce como la Alemania nazi.
  9. (Gaztelaniaz) Preocupación por el auge de la extrema derecha en Europa
  10. (Gaztelaniaz) «La ultraderecha europea se consolida tras su victoria en las elecciones finlandesas»
  11. (Gaztelaniaz) «La extrema derecha se confirma como segunda fuerza política en Holanda»
  12. (Gaztelaniaz) La extrema derecha austriaca sale reforzada de las urnas
  13. (Gaztelaniaz) «La Liga Norte, hacia la victoria», El Mundo, 2010-03-29.
  14. (Gaztelaniaz) «El ascenso de la ultraderecha alarma a los partidos británicos».
  15. (Gaztelaniaz) El Gobierno sueco pierde la mayoría absoluta por el avance de la ultraderecha
  16. (Gaztelaniaz) «Los conservadores vencen en las elecciones de Finlandia pero la ultraderecha gana terreno»
  17. (Gaztelaniaz) Incertidumbre en Bélgica tras la victoria de los independentistas flamencos
  18. « Es por esta razón por el recuerdo de los fascismos y, en concreto, del nazismo que preocupa el actual ascenso de las organizaciones y partidos de ultraderecha, del resurgimiento del nazismo (el neonazismo) y de las tendencias ultranacionalistas acompañadas de racismo y antisemitismo (en la actualidad convenientemente suplantado por posiciones contrarias a los emigrantes), es decir, el resurgimiento de la intolerancia en su máxima expresión. »
    Octavio Rodríguez Araujo, p. 186.
  19. a b c d e f
    « (Gaztelaniaz)El pueblo se subleva contra el alcalde »
  20. (Gaztelaniaz) Octavio Rodiguez Araujo, Derechas y ultraderechas en el mundo, Siglo XXI. México, 2004, p. 13
  21. (Gaztelaniaz) Umberto Bossi reivindica independencia del Norte de Italia
  22. (Gaztelaniaz) Web España 2000
  23. (Gaztelaniaz) Un islamismo abierto a la izquierda

Kanpo estekak aldatu