Véronique Sanson

frantziar abeslaria

Véronique Sanson (Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1949ko apirilaren 24a) frantsesezko abeslaria eta musikagilea da. Frantses abestigintza nahiko motel zebilen garaian, gertaera nabarmena izan zen Véronique Sansonen Amoureuse diskoa (1972). Entzuleek harrera ona egin zioten vibrato oso bereziko ahots hari, rock- eta sanba-ukituak dituen musikari eta freskotasunez betetako testuei. Ospe handia lortu zuen Vancouver (1976) eta Hollywood (1977) lanekin. Azken lan horretan, swingerako joera azaltzen da. Ondoren, oinarri poetikoko eta etsipenezko lanak egin zituen, bluesaren eraginpean: Ma révérence (1979) eta Le temps est assassin (1983).

Véronique Sanson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVéronique Marie Line Sanson
JaiotzaBoulogne-Billancourt1949ko apirilaren 24a (74 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
AitaRené Sanson
Ezkontidea(k)Stephen Stills  (1973 -  1979)
Pierre Palmade  (1995eko ekainaren 27a -  2004ko maiatzaren 27a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaCours Hattemer (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria eta piano-jotzailea
Jasotako sariak
Genero artistikoachansona
Musika instrumentuaahotsa
pianoa
DiskoetxeaWarner Music Group

veronique-sanson.net
IMDB: nm0763070 Facebook: veroniquesansonofficiel Youtube: UCHO5z6iBRkqcwL5ZTCdX97g Spotify: 4zxH2Yu5AvPNRdEDBz120D iTunes: 14750172 Musicbrainz: f1dc86d6-9f45-4736-8884-7fcafbccd876 Songkick: 452735 Discogs: 394617 Allmusic: mn0000395932 Deezer: 6263 Edit the value on Wikidata

Beste batzuetan, erritmo-etorri nabarmeneko lanak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuten entzuleen artean: Celui qui n'essaie pas (1979) eta Rien que de l'eau (1992). Estatu Batuetan egin zituen urteetan, trebetasun handia lortu zuen eszenan, eta erritmo eta sentiberatasunezko jai handi bilakatu ziren haren kontzertuak. Pragako Orkestra Filarmonikoarekin Symphonie Sanson lana grabatu zuen. I Muvrini Korsikako taldearekin ere lan egin du. 2010ean plazaratu zuen azken diskoa, Plusieurs Lunes.

Diskografia aldatu

Estudio albumak aldatu

  • Amoureuse (1972)
  • De l'autre côté de mon rêve (1972)
  • Le maudit (1974)
  • Vancouver (1976)
  • Hollywood (1977)
  • 7ème (1979)
  • Laisse-la vivre (1981)
  • Véronique Sanson (1985)
  • Moi le venin (1988)
  • Sans regrets (1992)
  • Indestructible (1998)
  • D'un papillon à une étoile (1999)
  • Longue distance (2004)
  • Plusieurs Lunes (2010)

Zuzeneko albumak aldatu

  • Live at the Olympia 1976
  • Live au Palais des Sports 1981
  • L'Olympia 1985
  • A l'Olympia 89
  • Symphonique Sanson (1989)
  • Zenith 93
  • Comme ils l'imaginent (1995)
  • Véronique Sanson chante Michel Berger, Avec vous (2000)
  • Olympia 2005
  • Le Cirque Royal de Véronique Sanson (2012)

Erreferentziak aldatu

Kanpo loturak aldatu