Oton Župančič (Vinica, 1878ko urtarrilaren 23a - Ljubljana, 1949ko ekainaren 11a) Esloveniako poeta eta itzultzailea izan zen.

Oton Župančič

Bizitza
JaiotzaVinica1878ko urtarrilaren 23a
Herrialdea Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista
Serbiar, Kroaziar eta Esloveniarren Erresuma
 Jugoslaviako Erresuma
Cisleithania
HeriotzaLjubljana1949ko ekainaren 11 (71 urte)
Hobiratze lekuaŽale Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Ani Župančič (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVienako Unibertsitatea
Novo Mesto Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
alemana
esloveniera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, poeta, idazlea, antzerkigilea, itzultzailea, literatura-kritikaria, haur literatura idazlea eta saiakeragilea
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Slovenian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Izengoitia(k)Aleksij Nikolajev, Pavel Strnad, Beli Kranjec, Smiljan Smiljanič, Gojko, Anton Pesnik, Matija Skalar, B. Kranjec, Ilija Kiro, Juri Jager, Baroda eta O. Gojko

Discogs: 1006545 Find a Grave: 115318049 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oton Župančič Vinican jaio zen, Kroaziarekin mugan. Novo Mesto eta Ljubljanan egin zituen ikasketak. Hasieran katolikoen artean ibili zen baina ideia liberalak hartu zituen eta Ivan Cankar, Dragotin Kette eta Josip Murnekin ibili zen. 1896 eta 1900 artean Vienako Unibertsitatean historia eta geografiako ikasketak egin zituen.

Ljubljanako Gimnasio Klasikoan irakasle sartu zen eta Ljubljanski zvon aldizkari literarioan hasi zen bere lanak argitaratzen. 1905ean Parisera joan zen eta ondoren Alemanian izan zen. 1912an Ivan Tavčar Ljubljanako alkateak Hiri Artxiboko zuzendari postua eman zion.

Italiar faxisten eta Alemaniar nazien okupazioan Župančiček Esloveniako fronte askatzailearekin egin zuen bat kazetari antifaxistetan poesiak argitaratuz. 1945ean Alderdi komunistak hainbat sari eta postu eman zizkion horregatik. 1949an hil zen Ljubljanan.

Bibliografia aldatu

Poesia liburuak aldatu

  • Čaša opojnosti (1899)
  • Pesem mladine (1900)
  • Duma (1908)
  • Kovaška (1910)
  • Žebljarska (1912)
  • Ciciban (1915)

Antzerkiak aldatu

  • Noč za verne duše (1904)
  • Veronika Deseniška (1924)

Dokumentalak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton Župančič