Antigua eta Barbuda
Antigua eta Barbuda[1] (ingelesez: Antigua and Barbuda) Karibeko estatu burujabea da, Commonwealtheko kidea, Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean dagoena, Guadalupe uhartearen iparraldean. Antilla Txikietako Antigua, Barbuda eta Redonda uharteek osatzen dute. 1981 arte Erresuma Batuaren mende egon zen. 440 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 100.963 biztanle zituen.[2] Hiriburua Saint John's da.
Antigua eta Barbuda | |||
---|---|---|---|
Antigua and Barbuda | |||
Ereserkia: Fair Antigua, We Salute Thee (en) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Saint John's 17°7′16″N 61°50′41″W | ||
Azalera | 440,29 km² | ||
Punturik altuena | Mount Obama (en) | ||
Punturik sakonena | Karibe itsasoa (0 m) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Erresuma Batua | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | monarkia konstituzional | ||
Antigua eta Barbudako monarka eta Governor-General of Antigua and Barbuda (en) | Charles III.a Erresuma Batukoa | ||
Antigua eta Barbudako Lehen Ministroa | Gaston Browne (en) | ||
Legebiltzarra | Parliament of Antigua and Barbuda (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 101.489 | ||
Dentsitatea | 230,5 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 2,075 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 2.011 (2015) | ||
Alfabetizazioa | % 99 (2015) | ||
Bizi-itxaropena | 76,364 (2016) | ||
Giza garapen indizea | 0,788 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 1.532.397.555,5556 $ (2017) | ||
BPG per capita | 14.803 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 2.399.538.304 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 23.522,118 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 3,7 % (2016) | ||
Erreserbak | 313.645.370 $ (2017) | ||
Inflazioa | −0,6 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1981eko azaroaren 1a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1268 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | AG | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | ATG | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .ag | ||
ab.gov.ag |
Geografia
aldatuHiru dira uharte nagusiak: Antigua (280 kilomtetro koadro), Barbuda (161 kilometro koadro) eta Redonda (1,5 kilometro koadro). Antigua altuera txikikoa da, Obama da mendirik garaiena (405 metro). Wadadli izen indigena zuen uharte honek, eta Kristobal Kolonek berak 1493an bisitatu zuelarik, Santa María la Antigua izena jarri zion, hortik izena.
Barbuda, berriz, uharriz osatutako uharte laua da; harea fineko hondartza ugari ditu. Klima tropikala du estatuak; sasoi lehorra izaten da. Izena datorkio espainoletik, bertako palmondoetan likenek osatzen dituzten bizar moduko luzapenengatik (bizarra, barba espainolez).
Historia
aldatuAntigua eta Barbudako lehenengo biztanleak amerindiarrak izan ziren. K.a. 2400 urteko okupazioaren aztarnak daude, zeramikarik ez zuten herrienak; geroago arawak eta karibe herriak ezarri ziren bertan.
Kolono espainar eta frantsesen ondoren, ingelesak iritsi ziren uhartera; Irlandatik eramandako katolikoekin osatu zuten kolonia. 1960an, konstituzioa onartu eta autogobernua ezarri zen, baina Londresek botere handia izaten jarraitu zuen. 1967an, britainiar koroari atxikitako estatu bihurtu zen. 1981ean lortu zuten Antigua eta Barbudak erabateko independentzia. Indenpendentziarako prozesua ALP (Antigua Labour Party) alderdi laboristak bideratu zuen, Vere Bird buru zela. Alderdi hori izan zen nagusia, harik eta 1991n ustelkeria salaketa batez baliaturik oposizioko alderdi guztiak UPP (United Progressive Party) alderdian bildu ziren arte. 2004an, alderdi horretako hautagai Baldwin Spencer bilakatu zen lehen ministro.
Gobernua eta administrazioa
aldatuPolitika
aldatu1981eko konstituzioaren arabera[3], Antigua eta Barbuda monarkia demokratikoa eta parlamentarioa da. Elisabet II.a da egungo erregina, eta gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Lehen ministroa da gobernuburua, eta honen aholkua harturik izendatzen du gobernua gobernadore nagusiak. Legebiltzarra ganbera bikoa da; Senatuak 17 kide ditu, gobernadore nagusiak izendatzen dituenak, eta Ordezkarien Ganberak beste 17 kide, ororen bozkatzez aukeratzen direnak bost urtetik behin.[4]
Banaketa administratiboa
aldatuHerrialdea sei parrokia eta bi dependentziatan banaturik dago:
|
Demografia
aldatuBiztanleria
aldatu2016an 100.963 biztanle zituen.[2] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %23,1 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,8, 25-54 urte bitartekoak %42,1, 55-64 urte bitartekoak %9,8 eta 65 urtetik gorakoak %8,1. Bizi itxaropena 76,7 urtekoa da, 74,6 urtekoa gizonezkoena eta 79 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[4]
Banaketa etnikoa
aldatuHerrialdeko biztanle gehienak, %87,3 2011n, Afrikako esklabo beltzen ondorengoak dira. Mulatoak %4,7 dira, eta hispanikoak %2,7.[4]
Hizkuntzak
aldatuIngelesa da hizkuntza ofiziala. Ingeles kreolera ere mintzatzen da.
Erlijioa
aldatu%68,3 protestanteak dira, %8,2 katolikoak eta %5,9 erlijio gabeak (2011ko datuak).[4]
Hiri nagusiak
aldatuHiria | Biztanleak | |||
1991ko errolda | 2001eko errolda | 2010eko errolda | ||
1. | Saint John's | 22.342 | 22.634 | 22.215 |
2. | All Saints | 2.230 | 3.412 | 4.771 |
3. | Liberta | 1.473 | 2.067 | 3.250 |
4. | Potters village | 1.265 | 2.067 | 3.061 |
5. | Bolands | 1.447 | 1.785 | 2.088 |
6. | Swetes | ? | 1.573 | 1.800 |
7. | Cedar Grove | 697 | 814 | 906 |
8. | Parham | 1.171 | 1.276 | 800 |
9. | Carlisle | ? | 990 | 750 |
Ekonomia
aldatuAntigua eta Barbudako ekonomia, britainiarren kolonia zenean, esklabismoak sustengatutako plantazioek osatzen zuten. Esklabuak askatzearekin, jabeen landetan berdintsu lan egin zuten askatutako beltz askok halabeharrez, baina pixkanaka jabetza propioarekin edo partzela txikietan, nekazaritza propioa ere garatu zuten,
1950eko hamarkada arte uharteetako uzta nagusiak kotoia, azukrea, zerealak, bertako fruituak eta barazkiak izan ziren. Haragia ere ateratzen zen abeltzaintzatik.
20. mendearen azken urteetatik, jarduera nagusia turismoa da, eta neurri handi abtean luxuzko turismoa. Garrantzi handia dute, halaber, finantza eta inbertsioen arloak. Nekazaritza barne premiak asetzeko egiten da oraindik, batez ere; kotoia, fruituak eta azukre kanabera lantzen dira. Barbudan arrantza garrantzi handiko jarduera ere bada. Industriari dagokionez, aipatzekoak dira petrolioa, rona, ehunak, altzariak eta tresna elektrikoak. 2016an barne produktu gordina 2.288 milioi dolarrekoa izan zen, eta per capita errenta 25.400 dolarrekoa.[4]
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/1/2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ a b World Population Prospects: The 2017 Revision, esa.un.org
- ↑ Antigua and Barbuda 1981. constituteproject.org (Noiz kontsultatua: 2018-1-5).
- ↑ a b c d e Antigua and Barbuda. cia.gov (Noiz kontsultatua: 2018-1-5).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Antigua eta Barbudako Turismo Sailaren webgunea, antigua-barbuda.org
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.