David Rudisha

David Lekuta Rudisha (Kilgoris, Kenia, 1988ko abenduaren 17a) 800 metroko lasterketan espezializatutako atleta bat da. Lortutako arrakasta handienak Olinpiar Jokoetan eta munduko txapelketan irabaztea ditu. Horretaz gain, Londresko 2012ko Olinpiar jokoetan munduko errekorra lortu zuen, 1’ 40” 91 denborarekin. 2010eko denboraldian, urteko atleta onenaren saria eman zioten.

David Rudisha
David Rudisha Beijing 2015.jpg
Bizitza
Jaiotza Kilgoris (en) Itzuli1988ko abenduaren 17a (32 urte)
Herrialdea  Kenya
Familia
Aita Daniel Rudisha
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak atleta eta distantzia erdiko korrikalaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
400 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
List of world records in athletics (en) Itzuli100,91
List of world records in athletics (en) Itzuli101,09
List of world records in athletics (en) Itzuli101,01
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 76 kilogramo
Altuera 190 zentimetro

rudishadavid.com
Twitter: rudishadavid IAAF: 209036 Olympic.org: david-lekuta-rudisha Edit the value on Wikidata

IbilbideaAldatu

David Rudisha, Daniel Rudisha atletaren semea da[1] . Aitak 1968an Olinpiar Jokoetan domina lortu zuen.

David Rudishak bere kirol ibilbidea 2004an hasi zuen, dekatloiko modalitatean, eta 2005ean Con O'Connel entrenatzaile irlandarrak gomendatu zion 800 metroetako espezialitatea probatzea. Bertan, munduko txapelketa juniorrean urrezko domina lortu zuen.

2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetara ezin izan zen aurkeztu, lesio baten erruz. 2009an, Berlingo munduko txapelketan finalerdietaraino heltzea lortu zuen.

Londresko Olinpiar JokoakAldatu

2012ko ekainaren 9an, lehen aldiz lasterka egin zuen txapelketa garrantzitsu batean, Diamond League txapelketan, New Yorken. 1’ 41” 12 denborarekin irabazi zuen. Ameriketako Estatu Batuetan ordu arte egin zen denborarik onena lortu zuen. Ekainaren 24an lehenengoz sailkatu zen Olinpiar Jokoetarako 800 metroko proban, Nairobin.

Londresen, 2012ko abuztuaren 9an, Olinpiar Jokoetako 800 metroko lasterketan urrezko domina lortu zuen, munduko marka hautsita, 1’ 40’’ 91 denborarekin.

Gaur egun Rudisha, 800 metroetan, munduko atletarik onena da.

Marka pertsonalakAldatu

ESPEZIALITATEA DENBORA LEKUA EGUNA
400m 45, 15 s Nairobi 2013/05/03
800 m 1’ 40’’ 91 Londres 2012-08-09

ErreferentziakAldatu

  1. «Olympedia – Daniel Rudisha» www.olympedia.org Noiz kontsultatua: 2020-10-20.

Kanpo estekakAldatu