Romain Sicard
Romain Sicard (Hazparne, Lapurdi, 1988ko urtarrilaren 1a) lapurtar txirrindulari profesional ohia da, profesionala 2009tik 2021era.
2009an, 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketa irabazi zuen.
Bizitza
aldatuJunior eta afizionatu mailak
aldatuVélo-Club Tarnosen ibili zen kadete mailara arte (2004). Landetako txapelketan nagusitu zen infantila (2002) eta kadetea (2004) zela, eta azken kategoria horretan amerikar modalitatean Frantziako txapeldun izan zen, Vincent Daugarekin batera.
Union Cycliste Colomiersen egin zituen junior mailako bi urteak (2005 eta 2006). Lehen urtean Gascogneko Itzuliko 3. etapa, taldekako erlojupekoa, irabazi zuen. Hurrengo urtean, 2006an, Test d’Eyliac proban sailkapen nagusia eskuratu zuen, eta baita bigarren etapa ere. Horrez gain, Pirineoetako Txapeldun izan zen erlojuaren aurka, jazarpen proban eta amerikar estiloan (bikotea Azémarekin osatuta).
2007an afizionatu mailari ekin zion GSC Blagnac taldean. Errepidean, Ronde du Sidobre lasterketan gailendu zen, eta pistan, berriz, Pirineoetako Txapelketa (jazarpen proban eta puntukakoan) eta Haute-Garonneko Txapelketa irabazi zituen. 2008 urtean Frantziako txapeldun izan zen scratch modalitatean, horrela pistard gisa duen maila baieztatuz. Halere, Essor saria ere bereganatu zuen, igotzaile petoentzako lasterketa egoki hura.
Txirrindularitza profesionala
aldatuBere ibilbidean izandako garapenak Euskadi Txirrindularitza Iraskundearen heziketa planean parte hartzeko aukera eman zion, eta maila kontinentaleko Orbea taldearekin sinatu zuen, prestakuntza eta heziketa hobetzeko asmoz.
2008 urteko denboraldiaren azkenean, taldearen Derioko egoitzan hainbat proba egin ondoren, hurrengo bi denboraldietan (2009 eta 2010) Orbeako txirrindulari izatea hitzartu zuen. Euskaltel-Euskadi taldean ibiltzeko aukera hurbilago ikusita, 2009 denboraldirako helburu bakarra hauxe zen: beharrezko maila bazuela erakustea.
Maila profesionaleko lehen garaipena Narancoko Igoeran lortu zuen, izen handiko txirrindulariei aurre hartuz. Gainera, mendiko sailkapena ere bereganatu zuen. Aste batzuk geroago, Ronde de l’Isardeko bigarren etapa eskuratu zuen, Plateau de Beillen bakarrik helmugaratuta. Mallorkako Challengeko sprint berezien saria poltsikoratu zuen, eta Errioxako Klasikan gazte onena izan zen.
2009 urteko denboraldi bikainaren sari gisa, Etorkizuneko Tourrean parte hartu zuen Frantziako selekzioarekin. Bertan, bi etapatan bigarren postua lortu zuen, eta erlojupeko etapan garaipena erdietsi zuen. Horren ondorioz, sailkapen nagusiko garaipena lortu zuen.
Maila profesionaleko lehen urte hura biribiltzeko, Mendrision (Suitza) jokatu zen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, Frantziako selekzioarekin: errepideko proban lehen postua lortu zuen, 23 urtez beherakoen lasterketan.[1]
2009ko uztailaren 10ean, Euskaltel-Euskadirekin sinatu zuen, 2010 denboraldian Pro Tour mailako taldeko kide izateko.[2] Thierry Elissalderen ondoren (1994 eta 1995 denboraldietan), euskal taldean ibili zen Iparraldeko bigarren txirrindularia izan zen.
Palmaresa
aldatuInfantil eta kadete mailan
aldatu- 2001-2004 (Vélo-Club Tarnos)
- Landetako txapelduna maila infantilean (2002).
- Landetako txapelduna kadeteen mailan (2004).
- Lehen postua Angelun (2004).
- Lehen postua Elgoibarren (2004).
Junior mailan
aldatu- 2005-2006 (Union Cycliste Colomiers)
- Gascogneko Itzuliko 3. etapa (taldekako erlojupekoa), (2005).
- Test d'Eyliac-en sailkapen nagusia eta bigarren etapa (2006).
Afizionatu mailan
aldatu- 2007-2008 (GSC Blagnac)
- Ronde du Sidobren sailkapen nagusia (2007).
- Essor saria (2008) (hirugarren Ibardingo mendatean eta laugarren postua bigarren etapan).
Profesionaletan
aldatu- 2009 (Orbea Oreka SDA)
- 23 urtez azpikoen Errepideko Munduko Txapelketa
- Etorkizuneko Tourra
- Sailkapen Nagusia
- Mendiko sailkapena
- 8. etapa (erlojupekoa).
- 2009ko Narancoko Igoera.
- Narancoko Igoerako mendiko sailkapena
- Ronde de l'Isard d'Ariègeko 3. etapa (2009).
- Mallorkako Challengeko sprint berezien sailkapena.
- Errioxako Klasikako gazteen sailkapena.
- 17 urtetik beherako Frantziako Pistako Txirrindularitza Txapelketa amerikar modalitatean (2004)
- Pirinioetako Txapelketa erlojuaren aurka, jazarpen proban eta amerikar estiloan (2006)
- Pirinioetako Txapelketa jazarpen proban eta puntuka (2007)
- Haute-Garonneko Txapelketa (2007)
- Frantziako Pistako Txirrindularitza Txapelketa scratch modalitatean (2008)
Beste lorpenak
aldatu- Bigarren postua Etorkizuneko Tourreko lehen etapan (2009).
- Etorkizuneko Tourrean, mendiko maillota bederatzi egunez (2009).
- Etorkizuneko Tourrean, maillot horia lau egunez (2009).
- Etorkizuneko Tourreko maillot berdea (puntukakoa) egun batez (2009).
- Bigarren Tour de Loir et Chereko aitzin etapan (2009).
- Hirugarren postua Euskadiko Txapelketan (junior mailan, 2006).
- Haut-Anjouko Tourreko sailkapen nagusiko hirugarren postua (2009).
- Laugarren Tour de Girondeko bigarren etapan (2009).
- Bosgarren Ronde de l'Isardeko aitzin etapan (2009).
- Seigarren Circuito Montañeseko bigarren etapan (2009).
Emaitzak lasterketa nagusietan
aldatuItzuli Handia | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 51. | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | 122. | — | 33. | 81. | 66. | 73. | 80. | 31. |
Espainiako Vuelta | 44. | — | 13. | 15. | 55. | — | — | — | 45. |
Munduko Txapelketa | — | — | — | — | — | — | — | — | — |
Munduko Erlojupeko Tx | — | — | — | 46. | — | — | — | — | — |
— | Ez zuen osatu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Frantsesez) Romain Sicarden webgunea
- (Gaztelaniaz) Romain Sicard, nuevo corredor del Euskatel-Euskadi