Banco de Bilbao Bilbon 1857an sortu zen banketxea izan zen, Bilboko Merkatzaritza Elkarteak bultzatua. Gaur egungo Bilboko Bankuaren egoitzaren eraikinean zegoen. 1856an jarri zen hura sortzeko lehen hazia, burdinbidea Madrildik Bilboraino eraikitzeko planen epelean.

Banco de Bilbao
Datuak
MotaBankua
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1857
Desagerpena1988
Bilboko Bankuaren egoitza nagusia izandako eraikina.

Sorrera aldatu

1856ko urtarrilean, Igorpen Bankuen Legea (Ley de Bancos de Emisión) onartu zen Espainian, eta bankuak sortzeko bide berriak ireki. Hori ikusita, Credit Mobilier Bilbon banku bat sortzeko asmotan zebilen, Juan Ybarra enpresaburua alde zuela (Uribarrenekin batera, Labe Garaien nagusietako bat).[oh 1] Aldiz, frantsesen kontrako giroa zebilen hirian, eta bertako hainbat handikik akziodunen bilera bat egin zuten urte horretako apirilean, zortzi milioi euroko kapital ekarpena eginez. Aldi berean, Mirandatik Bilborainoko burdinbide tartea onartu zen Madrilen, frantses enpresaburuei bizkarra emanez.[1]

1857ko maiatzaren 8an, Espainiako Ministro Kontseiluak onartu egin zuen titularitate horretako bankuaren sorrera, Epaltza aberatsa buru zuela. Beste akziodun nabarmen batzuk ondorengoak izan ziren: Ibarra familia, Epaltza familia, Arellano familia, Urigüen, Zabálburu, Orbegozo, Ingunza, Mac Mahón, Uhagón, Aguirre, Yohn, Lund eta Mendiguren. Bankuko lehen buruak Juan Ibarra eta Pablo Epaltza izan ziren. [1]

Azken hamarkadak aldatu

1988an Banco de Vizcayarekin batu zen Banco Bilbao Vizcaya sortzeko, Euskal Herriko bankurik handiena. Bankuaren egoitza nagusia Bilboko San Nikolas elizaren ondoko eraikinean izan zuen. Horrez gain, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren eta Mazarredo zumarkalean artean sei solairuko eraikina altxatu zuten.

Oharrak aldatu

  1. Ibarrak interes berezia zuen horretan, Mobilierrek Mirandatik Bilborainoko burdinbide tartea egiteko promesa egin baitzuen hala eginez gero.

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) «Así nació el Banco Bilbao» El Confidencial 2015-05-19 (Noiz kontsultatua: 2019-01-26).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.