Jessica Alice Feinmann Wade (1988, Londres, Erresuma Batua) Imperial College Londoneko Blackett Laboratory laborategiko britainiar fisikaria da. Berak, batik bat, polimeroetan oinarritutako argia emititzen duten diodoak (OLED) ikertzen ditu. Era berean, bere konpromiso publikoagatik esanguratsua da, bera baita STEMeko enbaxadore, bere asmoa zientzia fisikoaren inguruko kultura aldaketa bat sustatu nahi baitu, batez ere fisika emakumeen artean sustatuz. Hala wikipediako "gender bias on Wikipedia" proiektuan hartzen du parte, berdintasuna sustatzearren. 2017an Wadek IOM3 Robin Perrin Zientzia Materialen Saria irabazi zuen.

Jess Wade
Jess Wade in Chicago (cropped).jpg
(2017)
Bizitza
Jaiotza Londres, 1988 (31/32 urte)
Familia
Ama Charlotte Feinmann
Hezkuntza
Heziketa Londresko Imperial College 2016) Ph.D.
South Hampstead High School (en) Itzuli
Tesi zuzendaria Ji-Seon Kim (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak fisikaria
Enplegatzailea(k) Londresko Imperial College
Jasotako sariak
Influentziak Angela Saini
Kidetza Women's Engineering Society (en) Itzuli
imperial.ac.uk…
Jess Wade 2017an

HeziketaAldatu

Gurasoak fisikariak zituen. Wade Sur Hampstedeko Institutuan (South Hampsted High School) ikasi zuen eta 2007an amaitu zituen ikasketak[1]. Graduatu ostean, Chelseako Arte eta Diseinu Unibertsitatean Arte eta Diseinu Fundaziorako Ikastaro bat hasi zuen. Orduan Imperial College Londonera aldatu zen eta Fisikan Zientzietako Master bat burutu zuen 2012an. Unibertsitate berdinean fisikan doktoregotza[2] bukatu zuen 2016an, bere tesiaren izenburua "Semikonduktore organikoak eta dispositiboak kontrolatzen eta probatzen" eta Kim Ji-Seon Elektronika Plastikako irakasleak gainbegiratu zuen.

Ikerketa eta karreraAldatu

Waderen ikerketa fokua zientzia materialetan, txiral materialetan eta polarizazio zirkularrean dago[3].

Wade doktorea gaur egun Imperial College Londoneko Fisika Estatal Expreimental Taldeak elektronika plastikoaren inguruan egiten duen lanaren Ikerketa Kidea da; hala, argia emititzen duten polimeroen film mehea garatzen eta ezaugarritzen jarduten dute[4].

Bere ikerketak hainbat aldizkaritan argitaratuak izan dira; besteak beste  Journal of Physical Chemistry C, the Journal of the American Chemical Society, the Journal of Materials Chemistry, ACS Nano, Advanced Functional Materials, The Journal of Chemical Physics, Advanced Electronic Materials, ChemComm eta Energy & Environmental Science. Era berean, ikerketa lanak bideratu ditu James Durrant, Henning Sirringhaus, Jenny Nelson, Donal Bradley, eta Ji-Seon Kim-ekin. 2019ko abuztuan, Web of Scienceren arabera, bera da lau artikuluren lehen autorea eta beste 14 artikuluren ko-autorea. Bere bakarkako artikuluak 25 aldiz aipatu dira eta bere ko-autore artikuluak 420 aldiz.

Konpromiso publikoaAldatu

Wadek lan esanguratsuak egin izan ditu konpromiso publikoaren aldetik, inklusioan eta dibertsitatean zentratuz, batez ere genero berdintasunari garrantzia emanez, STEMen (science, technology, engineering and mathemathics) inguruko gaiekin. Wadek Erresuma Batua ordezkatu zuen Estatu Batuetako Kanpo Gaien Ministerioan, "Hidden No More" (Ezkuatuak luzaroago ez) konferentrzian, eta emakume gazte jakintsuenen zerrendan leku bat lortu zuen (WISE Young Women’s Board). WES kontseiluan ere sartu zen Ingalaterra osoko beste irakasleekin lanean arituz "Stimulating Physics Network" proiektuan (Fisika Garatzeko Sarea proiektua); hala, hezkuntza ferietan hitzaldiak eta irakasleei konferentziak eskaintzen dizkiete.

Era berean Institute of Physique ordezkatzen du "Genero Berdintasuna Hobetzeko Proiektua" azalduz eta emakumeak eta karrera goiztiarrek sustatzeko Wikipedian garatutako proiektuaren bultzatzaile nagusietakoa da. Proiektu honek STEMeko emakume eredugarriei buruzko artikuluak idaztera bultzatzen du; eta arazoak arazo, Wadek 900 biografia idatzi ditu Wikipedian[5].

Wadek Erresuma Batuko 55 pertsonako talde bat koordinatu zuen Emakumeen 6. Nazioarteko Fisika Konferentzian. Hala, konferentzia honen ostean Alemaniako Fisika Institutuan genero berdintasunaren inguruko lanari buruz hitz egiteko gonbidapen bat jaso zuen. Wadek, era berean, denbora asko eskaintzen dio ikasleekiko duen konpromisoari, jaialdiak eta eskola jarduerak sustatuz eta Imperial College Londonen eskutik neskentzako ekintza ugari antolatuz, azken hauetako askorentzako diru laguntzak Wadek lortuz hainbat enpresarengandik.

Wade Fisika Institutuko Londres Hego-ekialdeko Komitearen, Fisikako Institutuko Emakumeen Komitearen eta Juno gardentasun eta aukeren komiteko parte da.

Emakumezko Zientzialariak WikipedianAldatu

Ingeleseko Wikipedian zientzia arloan jarduten duten emakumeei buruz dagoen informazio eskasia agerikoa izan zen 2019ko apirilaren 12an Washinton Postek "The The Black Hole Photo Is Just One Example of Championing Women in Science"[6] izeneko artikulua argitaratu zuenean, Wade zen ko-autoreetako bat. Hala, artikuluak salatu zuen Wikipedia idazten zuten autoreen arteko eztabaidek ekarri zutela Wadek emakume zientzialariei buruz egindako hainbat artikulu web orrialdean ez sartzea. Artikulu horietako bate, Wadek Clarice Phelps Kit Chapmanikoari buruz entzun zuenean egin zuen. Clarice bere Superheavy: Making and Breaking the Periodic Table (2019) libururako ikerketak egiten egon zen; izan eren, zientzia eskuragarriagoa egiteko asmoa zuen: "espero dut atzera begiratzean eta dibertsitate guzti hau ikustean, etorkizunean dibertsitate gehiago lortu dezakegula". [7]

Horregatik Wadek Clarice Phelpsi buruzko biografia labur bat idatzi zuen Wikipedian 2018ko irailean, 2019ko otsailean ezabatu zena. Horrek eztabaida editorial luze bat sortu zuen. Wadek esan zuen zientzia ikertzaileen ezabaketa hauek onartezinak zirela. 2020ko urtarrilerako kontsentsua egon zen eta artikulua berrargitaratu zen[8].

Antza, Wikipedian 2019an zeuden emakume zientzialariei buruzko 600 artikuluetatik 6 ezabatu ziren, antza gaiari buruzko artikulu gehiegi zeudelako. Hala ere, Wade kexatu zen hori ez zela argudio gisa erabiltzen biografiak futbolari edo kantarienak baziren eta zientzialarien biografiak idazten jarraitu du.

SariakAldatu

Fisika Institutuak 2015ean Karrera Goiztiarraren Saria eta 2016an Bell-Burnell Saria eman zion, emakume fisikoei emandakoa. 2015Ean ere Unibertsitate Imperialeko Unioak "Unibertsitate Bizitzari Laguntza Saria" eman zion. Imperial College Londoneko Julia Higgins Domina eman zioten 2018an. Era berean Wadek ere Zientzia Materialen Rober Perrin Saria irabazi zuen Material, Minerak eta Mehatzarien Institutuaren eskutik.

Lan eta publikazio esanguratsuenakAldatu

  • Fei, Zhuping; Boufflet, Pierre; Wood, Sebastian; Wade, Jessica; Moriarty, John; Gann, Eliot; Ratcliff, Erin L.; McNeill, Christopher R.; Sirringhaus, Henning; Kim, Ji-Seon; Heeney, Martin (21 May 2015). "Influence of Backbone Fluorination in Regioregular Poly(3-alkyl-4-fluoro)thiophenes". Journal of the American Chemical Society. 137 (21): 6866–6879.
  • Razzell-Hollis, Joseph; Wade, Jessica; Tsoi, Wing Chung; Soon, Ying; Durrant, James; Kim, Ji-Seon (30 October 2014). "Photochemical stability of high efficiency PTB7:PC70BM solar cell blends". J. Mater. Chem. A. 2 (47): 20189–20195.

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu