Ireki menu nagusia

Ana Aslan (Braila, 1897ko urtarrilaren 1a - Bukarest, 1988ko maiatzaren 20a) errumaniar mediku, kardiologo eta geriatra izan zen.

Ana Aslan
Ana Aslan 1970.jpg
Bizitza
Jaiotza Brăila1897ko urtarrilaren  1a
Herrialdea  Errumania
Heriotza Bukarest1988ko maiatzaren  20a (91 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bukaresteko Unibertsitatea
(1915 - 1922)
Hezkuntza-maila Doctor of Sciences in Medicinea Itzuli
katedraduna
akademikoa
Jarduerak
Jarduerak biologoa, asmatzailea, medikua, gerontologista Itzuli eta unibertsitateko irakaslea
Jasotako sariak
Kidetza Errumaniar Akademia
New Yorkeko Zientzien Akademia

Lehen Mundu Gerran zaurituak zaindu zituen frontean, Thomas Ionescu kirurgialariari lagunduz. Bera izan zen Errumaniako lehen emakume kardiologoa eta Medikuntzako lehen emakume irakaslea. Geroago geriatrian lan egin zuen Constantin Parhonekin batera. Elkarrekin ikertu zuten zenbait botikak geriatrian duten eragina, besteak beste, Gerovital H3 eta prokainak.

1952an Bukaresteko Geriatria Institutua sortu zuen, eta bera izan zen zuzendari hil arte. Errumaniako eta New Yorkeko Zientzien Akademietako kide izan zen eta baita zenbait herritako Elkarte Gerontologikoetakoa ere (AEB, Txile, Peru, Alemaniako Errepublika Demokratikoa, eta abarretakoa).

ErreferentziakAldatu