Yanire Granero

bizkaitar diseinatzailea eta enpresaburua

Yanire Granero Tena (Abadiño, Bizkaia, 1988 - ib., 2023ko uztailaren 11) diseinatzailea eta enpresaburua izan zen. Memiimo apaingarrien marka sortu zuen.[1][2]

Yanire Granero

Bizitza
JaiotzaAbadiño, 1988
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAbadiño2023ko uztailaren 11 (34/35 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa eta enpresaburua

Biografia aldatu

Arte grafikoak eta diseinua,[3] gero Administrazioa eta Finantzak ikasi zuen, Durangoko Maristak ikastetxean.[1]

2016an, 27 urte zituela, bularreko minbizia diagnostikatu zioten. Berri txar hura jasotzea gogorra izan zen, aita urte bat lehenago gaixotasun berarekin hil baitzen. Berehala hasi zen minbiziaren kontra borrokatzen, ideia argiekin, zuzen eta ohikoa zuen jarrera baikorrarekin. Granerok indartsu egin zion aurre minbiziari.[1] Sortu zuen Blogean ironiaz eta gordintasunez gaixotasunaren berri ematen zuen, beste batzuei laguntzeko helburuaz.[4] Kimioterapia, ebakuntza eta erradioterapiaren ostean urte bereko azaroan alta eman zioten Galdakao-Usansoloko ospitalean.[5] 2023ko maiatzean berriz kimioterapian hasi zenean, online denda itxi zuen.[2]

Meimiimo proiektua aldatu

Minbiziaren tratamenduen ondorioz ilea galdu zuenean, ileordea edo turbante ilunak baino ez zituen topatzen.[5] Ez zuen bere gustuko osagarririk aurkitzen; beraz, pentsatu zuen on line denda bat antola zezakeela zapien, turbanteen edo diademen diseinu pertsonalizatuekin. Enpresa berriari Memiimo izena jarri zion, norbere burua mimatu beharra dagoela uste zuelako. Enpresa abian jarri ondoren, Administrazioa eta Finantzak Maristak Durangon egitea erabaki zuen, “negozioaren egunerokotasuna nola kudeatu jakiteko: eskaerak, fakturak…”. Ikastetxeko Hostaizka Sainz irakaslearen eta Oihane Iruskieta ekintzailetza-arduradunaren laguntzarekin, Urratsbat sarietara aurkeztera animatu zen Granero. 2019an, puntuazio onenarekin, gizarte-esparruko enpresa onenaren saria jaso zuen, 2.500 €-ko saria.[6] Minbiziaren esperientzia gogorretik sortu zuen proiektu solidarioa, hasieran, Memiimo diseinu tailerra, Traña-Matienako Txinurrisolo kalean zuen bere lantokia eta estudioa. Bertan kolorez betetako zapiak, turbanteak, laminak, soinekoak, poltsak zein sakelakoetarako kaxak diseinatzeari ekin zion. Geroago brusak ere egiten hasi zen.[7] Saldutakoaren %2 minbiziaren kontrako erakundeetara bideratzen zuen.[1] Graneroren zera esan zuen:

Noiz inbertituko da behar adina baliabide ekonomiko eta giza baliabide, diagnostiko goiztiarrak bermatzeko?[8]

Proiektuak bere bi pasioak egiteko aukera eman zion, diseinatzea eta jendeari laguntzea.[4] 10 metroko gela batean hasi zen lanean. Diseinatzeko ordenagailua, josteko makina eta oihalak behar zituen lanerako. Gero Traña-Matienako Txinurrisolo kalean jarri zuen estudioa. Ohikoa zen ferietan eta azoka txikietan ikustea.[4] 2017ko maiatzean joan zen lehenengoz merkatu batera, Bilboko Maiatzaren 2 kalekora, eta eraman zuen guztia saldu zuen.[5]

Oihalen diseinuak berak sortzen zituen. Gura barik be, koloretsuak egiten zituen, halaxe sortzen zituen. Prozesu osoan berak egiten ez zuen gauza bakarra, diseinatutako oihal horiek egitea zen.[2]

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • 2019an Gizarte arloko enpresa onenari emandako Urratsbat Saria jaso zuen.[6][5][4][3]
  • 2023ko Traña-Matienan egin zuten Gabonetako Azokan diseinatzaile abadiñarra omendu zuten.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d «Yanire Granero diseinatzaile abadiñarra hil da - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «Fallece Yanire Granero, una emprendedora ejemplo de superación» dotb.eus (Durangaldeko Telebista) 2023-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  3. a b (Gaztelaniaz) «La abadiñarra Yanire Granero, premio ‘Urratsbat’ al emprendimiento en el área social» dotb.eus (Durangaldeko Telebista) 2019-06-22 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) Melchor, Virginia. (2023-07-11). «Muere Yanire Granero ('Memiimo'), la joven vizcaína que puso color a la vida con su marca de accesorios» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  5. a b c d «“Tratamenduan ileordeak eta turbanteak erabiltzen hasi nintzen, baina denak ilunak iruditzen zitzaizkidan” - Abadiño» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  6. a b (Gaztelaniaz) «“Sacar adelante una empresa es difícil, pero no es nada comparado con superar mi cáncer”» durangon.com 2019-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  7. (Gaztelaniaz) Vázquez, Sarai. (2022-03-21). «Firmas de Bizkaia (blusas para primavera): Triunfan las blusas de Bizkaia más alegres y terapéuticas de la primavera» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  8. (Gaztelaniaz) «Apoya la pregunta» Osoigo (Noiz kontsultatua: 2023-07-17).
  9. «Yanire Granero omenduko dute Traña-Matienako gabonetako azokan - Abadiño - 2023-12-17» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).

Kanpo estekak aldatu