Giumri[1] (armenieraz: Գյումրի) Armeniako bigarren hiririk handiena eta Xirak probintziako hiriburua da. Armeniako ipar-mendebaldean dago, Erevan hiriburutik 126 km iparraldera. Akhurian ibaia hiriaren mendebaldeko auzoetan barrena igarotzen da.

Giumri
Գյումրի, Կիւմրի
city or town in Armenia (en) Itzuli
Gyumrigeneralview.jpg
Gyumri flag.svg COA Gyumri.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Armenia
Armeniako probintziaXirak
AlkateaSamvel Balasanyan (en) Itzuli
Izen ofizialaԳյումրի
Գյումրի
Ալեքսանդրապոլ
Լենինական
Александропаль
Александрополь
Ленинакан
Кумайри
Լենինական
Jatorrizko izenaԳյումրի, Կիւմրի
Posta kodea3101–3126
Geografia
Koordenatuak40°47′00″N 43°50′00″E / 40.7833°N 43.8333°E / 40.7833; 43.833340°47′00″N 43°50′00″E / 40.7833°N 43.8333°E / 40.7833; 43.8333
Azalera46.2 km²
Altuera1.509 m
Demografia
Biztanleria121.976 (2011)
Red Arrow Down.svg−28.941 (2001)
Dentsitatea2.640,17 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1837
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakPlovdiv, Alexandria, Alexandria, Bialystok, Kutaisi, Osasco eta Kursk
Matrikula45 am
Hizkuntza ofizialaarmeniera
gyumricity.am

HistoriaAldatu

Armeniako hiririk zaharrenetako bat da, eta zenbait izen izan ditu historian zehar. Hasieran Kumairi[1] izan zen, eta gero Giumri; gero, Alexandropol[1] (errusieraz: Александрополь; armenieraz: Ալեքսանդրապոլ), 1837-1924 bitartean; gero Leninakan[1] (errusieraz: Ленинакан; armeniera: Լենինական), 1924-1990 bitartean; eta, azkenik, Giumri berriro.

Hiri honetan sinatu zen 1920an Armeniaren eta Turkiaren arteko ituna (Alexandropolgo Ituna), bi estatuen arteko gerrari amaia eman ziona eta Sévresko Itunak ezarri nahi izan zuen Armenia Handiaren ametsari ere amaia eman ziona.

1988ko abenduaren 7an, lurrikara bortitz batek astindu zuen eskualdea: hiriko eraikinen erdiak eraitsi zituen, eta 15.000 pertsonatik gora hil ziren.

KlimaAldatu

Klima kontinentala du. Neguak hotzak dira, -15 °C-rainoko tenperaturekin, eta udak beroak, 40 °C-rainoko tenperaturekin. Prezipitazioei dagokienez, urteko batez bestekoa 700 mm da.

      Datu klimatikoak (Giumri)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 9.2 13.9 20.6 26.2 29.1 33.1 38.0 36.2 34.0 27.9 20.6 14.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -3 -1 4 13 18 22 26 26 23 16 7 - 12.6
Batez besteko tenperatura (ºC) -9 -7 -1 6 11 15 19 19 15 8 1 -5 6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -14 -12 -6 - 5 8 12 12 7 1 -3 -9 -0.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -36.0 -35.0 -30.1 -16.0 -7.6 -3.6 1.4 -1.1 -4.1 -14.6 -23.8 -31.2 -36.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 23.7 26.7 28.2 54.5 84.6 73.9 43.2 35.7 26.0 38.5 28.2 22.8 486
Iturria: Weatherbase [2]

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .: <iu> diptongo gisa ahoskatzekoa da.
  2. Weatherbase: Historical Weather for Gyumri, Armenia. Weatherbase. Retrieved on November 24, 2011.

Kanpo estekakAldatu