Oier Aranzabal

kazetaria

Oier Aranzabal (Bilbo, 1988) musikari, kazetari, dokumentalgile eta kultur eragile euskalduna da. Bilbon jaio zen, eta bizitzaren lehen hiru urteak Madrilen bizi izan zen, baina ordutik aurrera Zarautzen hazi zen, eta zarauztartzat jotzen du bere burua[1]. 2017tik Aian du bizilekua.

Oier Aranzabal

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaZarautz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

Musika aldatu

Musika alorrean Oihan Larrañaga eta Ander Zulaika zarauztarrekin Garabi taldea sortu zuen 2009an. Hirukote hori, gehikuntza batzuekin, Lou Topet taldea bilakatu zen 2012an. Taldeko gitarrajolea eta ahotsa da Aranzabal.

Ibilbide profesionala aldatu

Kazetari gisa, erredaktore izan da Zuzeu agerkarian, eta 2017tik, erredakzioko koordinatzailea. Zarautz eta Donostiako Garoa liburutegiko Garoa Kultur Lab egitasmoko eragilea izana da. 2018an, Mikel Urdangarin musikariaren inguruko Margolaria dokumentala aurkeztu zuen Donostiako Zinemaldian[2].

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2013-12-14). ««En el ámbito social y personal, la vida no tendría sentido sin ese profundo deseo de cambiarla»» GARA (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
  2. Soinu Eleak: Oier Aranzabal (Lou Topet). (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).

Kanpo estekak aldatu