Haben Girma (Oakland, 1988ko uztailaren 29a[1][2]) estatubatuar abokatua eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea da. Harvard Unibertsitateko zuzenbide fakultatean graduatu den lehen pertsona gor-itsua da[3][4][2].

Haben Girma

Bizitza
JaiotzaOakland1988ko uztailaren 29a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaHarvard Law School (en) Itzuli
Lewis & Clark College (en) Itzuli
Skyline High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta abokatu defendatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

habengirma.com
Facebook: habengirma Twitter: habengirma LinkedIn: habengirma Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Oaklanden (Kalifornia) jaio zen 1988an, eritrear jatorriko familian. Bere aita, Girma Kidane Adgoy, Addis Abeban (Etiopia) jaio zen eta ama, Saba Gebreyesus, Asmaran (Eritrea)[5][6] eta 1983an Sudanera ihes egin zuen etiopiar eta eritrear errefuxiatu askoren artean[2].

Haurtzaroan ikusmena eta entzumena galdu zituen[1]. Ikusmenaren %1 geratzen zaio[7].

Ameriketako Estatu Batuetan hazi zenez, desgaitasuna duten pertsonei buruzko legeek babestuta egon da[2]. Teknologia erabilerrazarako sarbidea ere bazuen, besteak beste, Braille gailu digital bat dauka, bere neba zaharrenak, Mussie Gebrek, gor-itsua ere, Eritrean lortu ezin zuena[2]. 2006an Skyline ikastetxe publikoan graduatu zen[8].

15 urte zituela, Malira joan zen boluntario lanak egitera, buildOn erakundearekin eskolak eraikiz[9].

Lewis & Clark Collegen ikasi zuen, non behar zituen baldintzetarako eskubidea defendatu zuen[10]. 2010ean graduatu zen[11]. 2013an, Harvard Unibertsitateko zuzenbide fakultatean graduatu den lehen ikasle gor-itsu bilakatu zen[10].

2013an, Disability Rights Advocates (DRA) erakundean sartu zen zen. 2015etik 2016ra bertan lan egin zuen abokatu gisa, desgaitasuna duten pertsonak defendatzen[4][3].

2015eko uztailaren 20an, Barack Obamarekin bildu zen Etxe Zurian, irisgarritasunerako teknologien garrantzia eztabaidatzeko[2].

2016ko ekainean, diseinu eskuragarriari buruzko hitzaldia eman zuen Apple Worldwide Developers Conferencen[12][13].

2018an, The Washington Post egunkariak Girmaren iritzia argitaratu zuen, Texasko Estatuko Hezkuntza Batzordeari zuzendua, Helen Keller gizarte-ikasketen curriculumetik kentzeko bozkatu zuena. Azkenean, batzordeak erabakia bertan behera utzi zuen[14][15].

2019ko abuztuan, Haben: The Deafblind Woman Who Conquered Harvard Law liburua argitaratu zuen[16][17].

Itsu-txakur baten laguntza erabiltzen du. 2009an, The Seeing Eye erakundeari esker, Maxine izeneko artzain-txakur alemana izan zuen. 2018an Maxine hil zen, eta Girmak Mylo artzain-txakur alemana adoptatu zuen[18][19].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Bondy, Halley. «Deaf-Blind Harvard Law Grad Slays Every Expectation, But Don’t Call Her An “Inspiration”» Oxygen True Crime 2016-10-13 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  2. a b c d e f (Ingelesez) Shapiro, Joseph. «She Owes Her Activism To A Brave Mom, The ADA And Chocolate Cake» NPR 2015-07-31 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  3. a b (Ingelesez) «Haben Girma» American Bar Association 2019-05-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  4. a b (Ingelesez) «Haben Girma» Disability Rights Advocates (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  5. (Ingelesez) «Deaf Person of the Month. Haben Girma» Deaf People (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  6. (Ingelesez) «Eritrea: Haben’s First Book» Asmarino Independent Media 2019-08-21 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  7. (Ingelesez) Wright, Robin. «Who is "Worthy"? Deaf-Blind People Fear That Doctors Won't Save Them from the Coronavirus» The New Yorker 2020-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  8. (Ingelesez) «Haben’s Story» Lighthouse Guild (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  9. (Ingelesez) Stasio, Frank; Campbell, Nicole. «First Deaf-Blind Student At Harvard Law Pursues Dreams» WUNC 2013-11-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  10. a b (Ingelesez) Bacon, Katie. «A Self-Advocate Is Now Also a Legal Advocate» Harvard Law School 2013-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  11. (Ingelesez) Starrs, Jenny. «VIDEO: Deaf-blind Harvard-trained lawyer who made waves now rides them, too» The Washington Post 2016-01-04 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  12. (Ingelesez) «Disability and Innovation: The Universal Benefits of Accessible Design» Apple Developer (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  13. (Ingelesez) Kelly, Heather. «This deaf-blind lawyer thinks your app needs work» CNN Business 2016-07-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  14. (Ingelesez) Girma, Haben. «Hey, Texas. Students need to learn about Helen Keller. Don’t remove her» The Washington Post 2018-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  15. (Ingelesez) Boyette, Chris; Holcombe, Madeline. «In reversal, Texas board votes to teach students about Helen Keller, Hillary Clinton» CNN 2018-11-14 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  16. (Ingelesez) Bobrow, Emily. «Haben Girma Is a Trailblazer for the Deaf and Blind» The Wall Street Journal 2019-08-02 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  17. (Ingelesez) «New & Noteworthy, From Prince Albert to a Bird’s-Eye View of the Apocalypse» The New York Times 2019-08-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  18. (Ingelesez) «Disability Rights Advocate and LSC Alum Haben Girma on making her way in the world with help from her guide dog» Clinical and Pro Bono Programs 2019-09-10 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  19. (Ingelesez) Girma, Haben. «Guide dogs don’t lead blind people. We wander as one» The Washington Post 2019-08-07 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).

Kanpo estekak aldatu