Fariba Sheikhan
Fariba Sheikhan Uriarte (Gernika, Bizkaia, 1988ko martxoaren 7a) aktorea eta abeslaria da.[1][2]
Fariba Sheikhan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1988ko martxoaren 7a (37 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, dantzaria eta modeloa |
Altuera | 160 zentimetro |
![]() ![]() ![]() ![]() |

Bizitza
aldatuFariba Sheikhanek ama euskalduna eta aita teherandarra ditu, eta hortik datorkio persiar jatorriko izena, euskaldun gehienentzat exotikoa.[3] Eleanitza da, gazteleraz, euskaraz eta persieraz hitz egiten baitu. Txikitatik izan nahi zuen artista. Gogoan du soineko zuri bat zeramala, eta aitaren eskutik dantzatzen hasi zela auzoko tabernan, eta bere buruaren 'zabalkuntza' sentituko zuela, beste mundu batzuetan igeri egin balu bezala, horregatik interpretazioan eta musikan topatzen duen hori eta maitasuna dira gehien gustatzen zaionak.[1]
Sevillan ikasi zuen antzezpena.[4] Aktore izateaz gain, Leila TheNuit musika-taldearen ahotsa da.
Faribak dioenez, ez da erraza emakumea izatea ez bere munduan, ez beste inon. Bere munduan parametro gehiago daude, estetikoak batez ere: adina, itxura fisikoa...
Lanak
aldatuTelebistan
aldatuUrtea | Izenburua | Pertsonaia | Katea | Datuak |
---|---|---|---|---|
2010-2011 | Goenkale | Neda | ETB1 | 16 eta 17. denboraldietako aktorea |
2012 | Bi eta bat | Merche | Euskal Telebista | atal 1 |
2014 - 2015 | El secreto de Puente Viejo[5] | Inés Lagàr Mendizábal | Antena 3 | 270 atal |
2018 | Puntu Koma | Fatima | Websaila / ETB1 | 6 saila |
2019 | Los nuestros | Kurda inglesa | Telecinco | 1 atal |
2020 | La unidad | Najwa | Movistar+ | 6 atal |
2021 | Élite: historias breves | May Shanaa | Netflix | 1 atal |
Zineman
aldatuFilmea | ||||
---|---|---|---|---|
Urtea | Izenburua | Papera | Zuzendaria | Oharrak |
2009 | After | - | Alberto Rodríguez | Paper txikia |
2011 | Alaba Zintzoa | - | Alvar Gordejuela eta Javier Rebollo | Papel txikia |
2023 | The Covenant | - | Guy Ritchie | 2. papera |
2024 | Raqa | Jansa | Gerardo Herrero | |
2024 | Adiós Madrid | Francesca | Diego Corsini |
Film laburrak
aldatu- MARYLIN (2010) Ahotsa off.
- MILLENIUM (2011) PreZinebi52
- ASKE AZKENIK (2011) Nontzefilmak.
- SUCEDIÓ EN LA AZOTEA (2012), Dir. María Elorza Deias.
- PATERFILIA (2013),
Íñigo Kintana zuzend.
- DENBORAREN ASTINDUAK. UPV
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Sheikkhan, Fariba. indi&cold, Donostia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fariba Sheikhan - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 (kontsulta data: 2022-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Una serie diaria te hace más resolutiva y te obliga a concentrarte más» Deia 2014/07/27.
- ↑ www.ecmtalentagency.com
- ↑ Txantiloi:Cita web
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa. Fariba Sheikhan, Gernikatik Hollywoodera EITB, 2023.05.21. bideoa