Hans Urs von Balthasar
Hans Urs von Balthasar (Luzerna, 1905eko abuztuaren 12a - Basilea, 1988ko ekainaren 26a) suitzar teologo eta apaiz katolikoa izan zen.
Hans Urs von Balthasar | |||
---|---|---|---|
1988ko ekainaren 28a - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Luzerna, 1905eko abuztuaren 12a | ||
Herrialdea | Suitza | ||
Heriotza | Basilea, 1988ko ekainaren 26a (82 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of St. Leodegar (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Zuricheko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, idazlea, apaiz katolikoa eta itzultzailea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||
balthasarbooks.com eta balthasarspeyr.org | |||
Alemaniar literatura ikasi zuen Zuricheko Unibertsitatean. 1929a Jesusen Lagundian sartu zen. Ondoren filosofia ikasi zuen Pullachen eta lau urtez jesulagunen eskolan aritu zen Lyonen teologia ikasten. 1936an apaiz ordenatu zuten. 1940tik aurrera, Basilean kapilau izan zen eta liburuak eta artikuluak argitaratzen hasi zen.
Basilean Adrienne von Speyr protestantea ezagutu zuen eta katolizismora bihurtzen lagundu zion. Hamasei urtez von Speyrrek gai espiritualei buruzko hirurogei bat liburu diktatu zizkion von Balthasarri. 1945ean elkarrekin San Joan Komunitatea sortu zuten eta Balthsarrekin jesuitak utzi zituen.
Joseph Ratzinger eta Henri de Lubacekin batera, Communio egunkari teologikoa sortu zuen 1971n. Laurogeita bost liburu, bostehun bat artikulu eta ehundik gora itzulpen idatzi zituen. Edertasunari (Jaunaten loria), ontasunari (Theo-Drama) eta egiari (Theo-logika) buruzko trilogiagatik da ezaguna.
Joan Paulo II.ak kardinal izendatu zuen, baina konsistorio baino lehen hil zen.
Lan hautatuak
aldatu- Herrlichkeit (Jaunaren loria)
- Schau der Gestalt (1961)
- Fächer der Stile: Klerikale Stile (1962)
- Fächer der Stile: Laikale Stile (1962)
- Im Raum der Metaphysik: Altertum (1965)
- Im Raum der Metaphysik: Neuzeit (1965)
- Theologie: Alter Bund (1967)
- Theologie: Neuer Bund (1967)
- Theodramatik (Theo-Drama)
- Prolegomena(1973)
- Die Personen des Spiels: Der Mensch in Gott (1976)
- Die Personen des Spiels: Die Personen in Christus (1978)
- Die Handlung (1981)
- Das Endspiel (1983)
- Theologik (Theo-Logika)
- Wahrheit der Welt (1985)
- Wahrheit Gottes (1985)
- Der Geist der Wahrheit (1987)
- Apokalypse der deutschen Seele (1937-39)