Ireki menu nagusia

Liang Shuming (txinera tradizionalez: 梁漱溟; pinyinez: Liáng Shùmíng; Wade–Giles: Liang Shu-ming; Beijing, 1893ko urriaren 18a - ibidem, 1988ko ekainaren 23a) txinatar idazle eta filosofoa izan zen. Konfuzianismoaren aldekoa zen. Politika alorrean, Txinako Liga Demokratikoko buruzagia izan zen eta Alderdi Komunistaren eta Kuomintangaren artean mugitu zen. Budista zen jatorriz, baina 1918tik aurrera konfuzianismora jo zuen, aitak bere buruaz beste egin ondoren. 1921ean, Tung-hsi wen-hua chi ch’i che-hsueh ("Sortaldeko eta Sartaldeko kulturak eta (dagokien) filosofia") saiakera argitaratu zuen eta kontrakarrean ezarri zituen antzinako Txinako filosofia harmoniatsua eta Sartaldeko joera suntsitzailea. Geroago Sartaldean abiarazitako zenbait bide Txinan urra zitezkeela onartu zuen, eta 1937an, Txinaren eta Japoniaren arteko gerraren garaian, politikan sartu zen, Liga Demokratikoan, eta 1949an Txinan geratu zen, marxismoaren balioa onartu ez zuen arren. 1980an Txinako konstituzioa berritu zuen batzordean parte hartu zuen.

Liang Shuming
Liang Shuming.jpg
member of the National Political Council Itzuli

Bizitza
Jaiotza Pekin1893ko urriaren  18a
Herrialdea Txina (eskualdea)
Txinako Errepublika (1912–1949)
Lehen hizkuntza txinera
Heriotza Pekin1988ko ekainaren  23a (94 urte)
Hobiratze lekua tomb of Liang Shuming Itzuli
Familia
Aita Liang Juchuan
Hezkuntza
Hizkuntzak txinera
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, politikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k) Peking University Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Konfuzianismoa
Alderdi politikoa Kuomintang

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Liang Shuming  


  Artikulu hau Txinako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.