Ireki menu nagusia
Larrinaga
Izen osoa: Iñaki Larrinaga Uribe
Jaiotza data: 1988ko abenduaren 26a (30 urte)
Jaioterria: Elorrio ( Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: Aspe
Postua: atzelaria
Altuera: 1,90 m
Pisua: 94 kg
Debutatze data: 2010eko otsailaren 8a
Debutatze pilotalekua: Hilario Azkarate
Erretiratze data: 2015eko irailaren 23a
Erretiratze pilotalekua: Adarraga

Iñaki Larrinaga Uribe, pilota arloan Larrinaga deituraz ezaguna (Elorrio, 1988ko abenduaren 26a) esku huskako pilotaria da, 2010etik 2015era profesionaletan aritu ondoren amateurretara itzulia.[1][2] Atzelari aritzen da. Asperekin profesional bilakatu baino lehen, 2009an 22 urtez beherakoetan GRAVN eta Biharko Izarrak lehiaketetako txapelduna izan zen.[3] Profesionaletako debutean erakustaldi handiak eman zituen, baina geroztik ez zuen harengandik espero zen mailarik eman, eta 26 urte besterik ez zuela bukatu zitzaion profesionaletako ibilbidea. Profesionaletan jokatutako 279 partidetatik, 124 irabazi zituen, eta 155 galdu.[4]

ErreferentziakAldatu