Ioar Oteiza
Ioar Oteiza Goienetxe (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1988ko maiatzaren 23a) komunikazioan aditua da. Komunikazio agentzia bateko bezeroen aholkularitza du ogibide Oteizak, eta sare sozialek erabiltzaileengan duten eragina aztertu du. Durangoko Azokako komunikazio arduraduna eta Lesakako zinegotzia ere bada. 2022ko uztailaren 8an, Lesakako jaietan, Oteiza Berdintasunerako zinegotzia 1681ean datatutako alabarda eraman zuen lehen emakumea izan zen.[1]
Ioar Oteiza | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1988ko maiatzaren 23a (36 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dibulgatzailea |
Enplegatzailea(k) | Durangoko Azoka |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Biografia
aldatuOinez ikasi aurretik hasi omen zen berbetan. Agian horiek izango ziren komunikatzaile izateko lehen pausuak. Bilbon ekomiaz ikasi zuen. Ekonomian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, Italiara joan zen Erasmus programa batekin, ondoren Komunikazio Zuzendaritza eta Publizitate Gestioan (ESIC) masterra egin zuen Bartzelonan eta zerbait berezia egiteagatik Argentinara joan zen. Hiru urtez egon zen han, baina ez zen geldirik egon, euskarazko eskolak eman zituen Euskal Etxeetan eta beste hainbat ekintzatan ere parte hartu zuen[2][3]
Komunikatzaile
aldatuKomunikazioaren munduan eta mundutik dabil bueltaka, ikasten eta gozatzen. Durangoko Azokako komunikazio arduraduna da.[4][5]
Kultura industriarentzako oasi bat da Durango. Ioar Oteiza
Korrikalari
aldatuHainbat probatan hartu du parte Ioar Oteizak, beste beste.[6]
- 2018 Behobia-Donostia 20km. proba
- 2019 Behobia-Donostia 20km. proba
Zaletasunak
aldatuOrdenagailua itzaltzerakoan, trikitixaren hauspoa astintzea du gustuko eta mendi eta itsaso bazterretatik korrika aurkitzen du inspirazioa.[7]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Briceño, Ainhoa. (2022-07-08). «Vuelve el ‘Zubigainekoa’ a Lesaka» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ NAFARRAK MUNDUAN - Ioar Oteiza. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «Cultura Vasca» Euskal Echea (Noiz kontsultatua: 2022-11-07).
- ↑ «Prensa» www.durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «Abenduaren 5a eta 9a bitartean Durangoko azoka.Ioar Oteiza lesakarra da komunikazio arduraduna. - Bortziriak» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ «Ioar Oteiza Goyeneche - Resultados de carreras» runedia.mundodeportivo.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
- ↑ Gutaz. (Noiz kontsultatua: 2022-10-27).
Kanpo estekak
aldatu- Elkarrizketa: Kultura industriarentzako oasi bat da Durango Hala Bedi, 2018.12.03
- Elkarrizketa:Durangoko azokaren biharamunean Erran.eus, 2018.12.10
- Elkarrizketa: Gaur egun denok gara 'influencer' Berria, 2019.01.26
- Elkarrizketa: [Segura Irratia]], 2021.12.01