Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Biologiako ikasketak egin zituen, baina musikaren bidea hartu zuen berehala. Enperadorearen balletean aritu zen pianista gisa, eta pantomima ere egin zuen (1921-1930). 1924. urtetik aurrera, Leningradeko Kontserbatorioan konposizioa landu zuen Vladimir Stxerbatxovekin, eta orkestra-zuzendaritza Alexandre Gaoukekin. Orkestra-zuzendari gisa 1929an egin zuen debuta. Handik bi urtera, bigarren orkestra-zuzendaria izan zen Leningradeko Operako Antzoki Akademikoan eta Leningradeko Balletean; azken horretan, 1932an izan zen zuzendari nagusi.

1937an Xostakovitxen 5. sinfoniaren lehenengo entzunaldia zuzendu zuen. Hurrengo urtean, Leningradeko Orkestra Filarmonikoko zuzendari izendatu zuten, eta bera zuzendari zela munduko talde ospetsuenetako bat bihurtu zen. Batez ere XX. mendeko klasiko handiak zuzendu bazituen ere, Txaikovski izan zen haren begikoena. Hainbat sari irabazi zituen: Stalin saria 1946an, Sobietar Batasuneko artista saria 1954an, Lenin saria 1961ean. Oso teknika zehatza zuen, eta ospetsua zen testuei zien begiruneagatik.

ErreferentziakAldatu