Lucio del Álamo

kazetari espainiarra

Lucio del Álamo Urrutia (Amurrio, 1913ko martxoaren 2a - Madril, 1988ko ekainaren 27a) arabar kazetari eta idazlea izan zen.

Lucio del Álamo

Gorte frankistetako prokuradorea

1971ko azaroaren 11 - 1977ko ekainaren 30a
Hautetsia: Gorte Frankisten 10. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1971ko azaroaren 12a
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1965eko uztailaren 15a - 1967ko azaroaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1952ko maiatzaren 14a - 1952ko azaroaren 25a
Hautetsia: Gorte Frankisten 4. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1952ko apirilaren 5a
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia

Gorte frankistetako prokuradorea

1947ko abenduaren 10a - 1949ko apirilaren 6a
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaAmurrio1913ko martxoaren 2a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril1988ko ekainaren 27a (75 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Valladolid /
Athletic /
Amurrio Kluba /
 
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaAsociación de la Prensa de Madrid
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa FET y de las JONS

Biografia aldatu

Amurrion (Araba) jaio zen 1913an.[1] Zuzenbide eta filosofia eta letretako ikasketak egin zituen Deustuko eta Valladolideko unibertsitateetan; gero kazetaritza ikasi zuen El Debate eskolan.[1] JONSen hasierako kidea, hauek Falangearekin elkartu ondoren, Falange Española de las JONSen lerroetan kide izatera pasako zen.[2]

Gaztetan Amurrio Clubarekin jokatu zuen, eta handik Athletic Clubera igaro zen (lagunarteko bi partida jokatzera iritsiz).[3] Real Valladoliden ere jokatu zuen.

1934an Bilboko La Gaceta del Norte egunkarian sartu zen erredaktore gisa. Gerra Zibilaren amaieraren ondoren, zenbait komunikabide zuzendu zituen: Bilboko Hoja del Lunes (1940), Radio Nacional de España (1943) edo Marca kirol-egunkaria (1947). Kargu publiko garrantzitsuak izan zituen, besteak beste, Herri Hezkuntzako probintzia-ordezkaria, irrati-difusioko buru nazionala[4] edo FET eta JONSetako prentsa-ordezkari nazionala. 1949an 7 Fechas astekaria sortu zuen, bertako zuzendaria ere izango zelarik.[5] Hainbat aldiz Gorte frankistetan prokuradorea izan zen, eta FET eta JONSeko Kontseilu Nazionaleko kide ere izan zen. Aldi berean, Madrilgo Prentsa Elkarteko eta Espainiako Prentsa Elkarteen Federazioko presidentea izan zen.[6][7] 1966tik Prentsa Kontseilu Nazionaleko kidea ere izan zen.

1968ko urrian, El Alcázar egunkariaren buru izendatu zuten[8][9] eta egunkaria bere aurreko lerro editorial ultraeskuindarrean berriro kokatu zuen.[10] 1971n kargua eta Antonio Gibellok ordezkatu zuen.[9] 1973 eta 1977 artean diktaduraren amaieran, Madrilgo Hoja del Lunes zuzendu zuen.

Madrilgo Prentsa Elkartearen lehendakaritzan eman zuen bere ibilbidearen azken aldian, hiriburuko iparraldean, Peñagrande auzoan Kazetarien Hiria izeneko urbanizazioaren eraikuntza sustatu zuen. 1988an Madrilen hil zen.[1]

Lanak aldatu

  • Charlas del Sábado. Donostia: Eds. Gráficas Fides.
  • La unidad e independencia económica de España. Bilbo.
  • El último muerto de la Guerra de España. Donostia: Ediciones Atlas.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c Fontes & Menéndez 2004, 198 orr. .
  2. López Sáinz 1975, 22 orr. .
  3. Alférez 1986, 132 orr. .
  4. Sinova 1989, 104 orr. .
  5. Bardavío 1970, 21 orr. .
  6. Gómez Pérez 1986, 214 orr. .
  7. Barrera 1995, 130 orr. .
  8. Quirosa-Cheyrouze 2009, 135 orr. .
  9. a b Rodríguez Jiménez 1994, 223 orr. .
  10. Alférez 1986, 133 orr. .

Bibliografia aldatu

  • Alférez, Antonio. (1986). Cuarto poder en España: la prensa española desde la ley Fraga 1966. Bartzelona: Plaza y Janés.
  • Bardavío, Joaquín. (1970). Dirigentes, España, 1970: Repertorio biográfico de políticos, alta milicia, alto clero y diversos profesionales españoles. Gráficas Ellacuria.
  • Barrera, Carlos. (1995). Periodismo y Franquismo. De la censura a la apertura. Bartzelona: Ediciones Internacionales Universitarias.
  • Gómez Pérez, Rafael. (1986). El franquismo y la Iglesia. Madril: Ediciones Rialp.
  • Fontes, Ignacio; Menéndez, Manuel Ángel. (2004). El parlamento de papel: las revistas españolas en la transición democrática. I Asociación de la Prensa de Madrid.
  • López Sáinz, Celia. (1975). Primer quién es quién en Vizcaya. La Gran Enciclopedia Vasca.
  • Quirosa-Cheyrouze, Rafael. (2009). Prensa y democracia: los medios de comunicación en la transición. Biblioteca Nueva.
  • Rodríguez Jiménez, José Luis. (1994). Reaccionarios y golpistas: la extrema derecha en España: del tardofranquismo a la consolidación de la democracia, 1967-1982. Madril: CSIC ISBN 84-00-07442-4..
  • Sinova, Justino. (1989). La Censura de prensa durante el franquismo (1936-1951). Espasa-Calpe.