Ajuriaenea
Ajuriaenea[2] Gasteizko (Araba) jauregi bat da, Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren bizileku ofiziala dena.
Ajuriaenea (ofizialki: Ajuria Enea)[1] | |
---|---|
![]() Ajuriaenea jauregia ![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′27″N 2°40′44″W / 42.8408°N 2.67889°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1920 |
Jabea | Eusko Jaurlaritza |
Erabilera | egoitza ofiziala |
Erabiltzailea | Carlos Garaikoetxea |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alfredo Baeschlin |
Estiloa | Euskal estiloko arkitektura |
Kokalekua aldatu
Frai Frantzisko Vitoria pasealekuan dago, Mendizorrotza auzoan.
Ordutegia aldatu
Ajuria Enea jauregia Lehendakariaren egoitza ofiziala da eta, beraz, sarbidea mugatuta dago.
Izena aldatu
Izena Ajuria familiak eraikiarazi zuelako du.
-
Xehetasuna.
-
Ikuspegi orokorra.
-
Lehendakariaren egoitzako sarrera nagusia.
Historia aldatu
1920an, Serafin Ajuria industrialariaren eskariz, Alfredo Baeschlin suitzar arkitektoak eta Hilarión San Vicente kontratistak eraiki zuten. Ajuria familiaren bizilekua izan ostean, 1966an Serora Eskolapioen erlijio-ordenak ikastetxe bihurtu zuen. Sei urte geroago, Arabako Foru Aldundiak bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko.
1980ko urriaren 13an Eusko Jaurlaritzak erosi egin zion jauregia aurreko jabeari, Arabako Foru Aldundiari, hain zuzen ere. Urte horretan, Karlos Garaikoetxea, Espainiako Trantsizioaz geroztik lehenengo lehendakaria, bertan ofizialki bizitzen hasi zen.
Aldiz, lehendakariak eta sailburuek lan egiten duten eraikina Lehendakaritza da.
Eraikina aldatu
Kanpoko itxurak euskal estiloko elementu arkitektoniko guztiak ditu: Marku-multzo bikoitza, beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan; erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan; eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala, teilatuan.
Erreferentziak aldatu
- ↑ «Ajuria Enea», Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren webgunea. Noiz kontsultatua: 2013-06-20.
- ↑ Euskaltzaindiak 2000ko irailean argitaraturiko «Toponimia txikia arautzeko irizpideak» izeneko separatan, loturik agertzen da beti «-ene(a)»: Zabaletaenea, Lubienea, Txartikuenea... eta, beraz, irizpide hori aplikatuz, Ajuriaenea behar du izan.
Ikus, gainera aldatu
Kanpo estekak aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |