Vicky Gómez

salamancar dantzaria, koreografoa eta irakasl

Victoria Leonor Gómez Alonso (Salamanca, Espainia, 1988ko irailaren 17a) salamancar dantzaria, koreografoa eta irakaslea da. Fama, ¡a bailar! lehen edizioko irabazlea, eta 2017, 2018 eta 2020an Operación Triunfoko Akademiako irakaslea izateagatik da ezaguna.[1][2]

Vicky Gómez

Bizitza
JaiotzaSalamanca1988ko irailaren 17a (35 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria, koreografoa, dantzaria eta irakaslea
IMDB: nm9475441 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1988ko irailaren 17an jaio zen, Salamancan. Raquel, Nuria eta Soniaren ahizpa txikia da. Lau urte zituela hasi zen dantzan Raquel ahizparekin, eta handik aurrera, ikasketak eta dantza uztartu zituen.

Santa Teresa ikastetxean eta Mateo Hernández institutuan ikasi zuen. Hamabost urte zituela, Madrilgo Dantza Klasikoko Kontserbatorio Profesionaleko probak egin zituen, eta hiriburuan bizitzen hasi zen. Asteburuetan, ordea, Salamancara itzultzen zen, 'Escuela de Baile Raquel Gómez' ahizpen dantza-eskolan Funkyko eskolak ematera. Batxilergoa amaitzean, Unibertsitatean Nutrizio eta Dietetika ikasketak egiteko matrikulatu zen. Ikasketa horiek Dantza Klasikoko kontserbatorioan eta Funky, Hip-Hop, Flamenkoa eta beste batzuekin batera egin zituen.

2007ko udan, New Yorkera eta Los Angelesera joan zen koreografo onenen eskolak jasotzera Millennium Dance Complex eta Brodway Dance Center eskoletan. Itzuli zenean, erabat murgildu zen dantzan. 2007ko amaieran, Fama, ¡a bailar! dantza-lehiaketan sartu zen. Lau hilabete geroago, lehiaketaren irabazlea izatea lortu zuen, eta, ondoren, beste kide batzuekin bira egin zuen.

Lan ibilbidea aldatu

Biraren ondoren, ikasturte berria hasi zen, Pert-Funky/HipHop eskolak ematen Performance Academy eta Madrileko Calderón Antzerki Eskola eskoletan, lehen hiruhilekoan. 2009ko otsailaren 9an, Los Angelesera joan zen bi hilabetez, Millenium Dance Complex eta Debbie Reynolds eskoletan dantzari gisa trebatzen jarraitzeko. Ondoren, Londres bisitatu zuen, Cartoon Networkeko Staraoke aurkezle gisa egindako telebista-proiektu berri bat zela eta.

2009ko maiatzaren 4an, Fama, ¡a bailar! lehiaketara itzuli zen, hainbat ediziotako dantzariak bildu ziren saio berezi batean eta. Just Dance taldea osatu zuen beste ikaskide batzuekin batera, eta uztailaren 10era arte egon ziren, aldaketarik izan ez zuen talde bakarra izanik.

2010eko apirilean, Los Angelesera itzuli zen, hilabete batez, han ikasten jarraitzeko. Handik itzuli zen, eta Fama 2010 birako entseguak hasi zituen, koreografo eta dantzari gisa. Udan, hainbat ikastaro eta dantza-campusekin batera aritu zen Madrilen, Bartzelonan eta Salamancan.

2010eko azaroan, MTVk Madrilen egin zen EMA (European Music Awards) Sarien Galan parte hartu zuen, eta hilabete horretan bertan My Camp Rock 2, bi programetako dantzari gisa.

Urteko azken hiruhilekoan hip hop-eko eskolak eman zituen Performance Akademian, EDA Arte Zentroan, EDAE Eskolan eta Karen Taft Zentroan. Eskolak eten egin ziren urtarrilean, Bartzelonara joan zenean, Maribel del Pino koreografo taldearekin batera SNAP Festival-en emanaldia entseatzeko.[3]

2011. urtearen hasieran, Check It Out taldearekin batera, "Love is the answer" estreinatu zen Almansako Teatro Region, eta hurrengo hilabeteetarako hainbat emanaldi eta workshop antolatu zituzten Espainiako hainbat hiritan. Handik hilabetera, casting bat egin zuen Parisen The X Factor saiorako, bere bertsio frantsesean, eta bere galetako batean dantzari gisa parte hartzeko hautatu zuten.

2011ko urritik, Tu cara me suena dantza-taldeko kide da.[4] Handik egun batzuetara, Pastora Solerren "Quédate Conmigo" filmean parte hartu zuen. 2012an El número uno filmean ere parte hartu zuen dantzari gisa.

2017. urteko urrian, Operación Triunfo 2017 programako irakasleen taldean sartu zen koreografo eta dantza-irakasle gisa.[5] Eurovision txapelketetarako dantzetan ainbat aldiz lagundu du koreografia egiten eta irakasten.[6][7][8]

Ibilbidea aldatu

Telebista-saioak aldatu

  • Fama, ¡a bailar! - Lehiakidea(2008)
  • Fama School - Epailea(2008)
  • Zona Cuatro - Laguntzailea(2008)
  • Staraoke - Aurkezlea (2009)
  • My Camp Rock - Dantzaria (2010)
  • MTV EMA Awards - Dantzaria (2010)
  • The X Factor - Bailarina (2011)
  • Tu cara me suena - Dantzaria (2011-2017)
  • El número Uno - Dantzaria (2012)
  • Tu cara me suena mini - Dantzaria (2014)
  • Tu cara no me suena todavía - Dantzaria (2017)
  • Operación Triunfo - Danza irakaslea (2017-2020)
  • Bailando con las estrellas -Dantza irakaslea (2018)
  • Musical - Koreografoa (2019)

Erreferentziak aldatu

  1. Vicky, ganadora de la primera edición de ‘Fama ¡A bailar!’, profesora de baile en ‘OT’2017 y Coreógrafa de Bailando con las estrellas. okdiario.com
  2. (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Vicky Gómez» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  3. Vicky Gómez Biografía, formulatv.com
  4. Las tiernas palabras de la antigua bailarina Vicky Gómez a sus compañeros de 'Tu cara me suena', Atresmedia
  5. Vicky Gómez, ganadora de 'Fama ¡a bailar!', será profesora y coreógrafa en 'OT 2017', formulatv.com
  6. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-10-05). «Vicky Gómez, profesora de 'Operación Triunfo', ayudará a Soleá con la coreografía para Eurovisión Junior 2020» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  7. (Gaztelaniaz) MACÍAS, FERNANDO. (2021-11-23). «Eurovisión Junior 2021 | Levi ensaya la coreografía de "Reír"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).
  8. (Gaztelaniaz) GÓMEZ (REALIZACIÓN), DANIEL BORREGO ESCOT (REDACCIÓN) / SANTIAGO. (2022-11-25). «Eurovisión Junior 2022 | Carlos Higes ensaya la coreografía de "Señorita"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-26).

Kanpo estekak aldatu