Irene Manton

botanikari britainiarra

Irene Manton (Kensington,1904ko apirilaren 17a, Londres - 1988ko maiatzaren 13a) britainiar botanikaria izan zen. Iratzeak eta algak aztertzeagatik nabarmendu zen. Londresko Linnean Societyko lehen emakume presidentea izan zen.[1][2][3]

Irene Manton

President of the Linnean Society of London (en) Itzuli

1973 - 1976
Alexander Cave (en) Itzuli - Humphry Greenwood (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKensington1904ko apirilaren 17a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLeeds eta Chapel Allerton (en) Itzuli1988ko maiatzaren 31 (84 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaVictoria University of Manchester (en) Itzuli
St Paul's Girls' School (en) Itzuli
Girton College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakarte bildumagilea, botanikaria, unibertsitateko irakaslea eta biologo zelularra
Enplegatzailea(k)Victoria University of Manchester (en) Itzuli  (1929 -  1946)
Leedsko Unibertsitatea  (1946 -  1969)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Londresko Linneoren Elkartea
Musika instrumentuabiolina

Biografia aldatu

Bere aita, George Sidney Frederick Manton, eta bere ama, Milana d 'Humy izan ziren. Familia higanota jatorrikoa zen. Bere ahizpa Sidnie Milana Manton zoologoa zen (1902-1979), Royal Societyko kidea 1948an. Aitarekin hasi zen mikroskopioa manipulatzen. Zura lantzeko eta zilarrezko eta kobrezko urregintzarako talentua garatu zuen.[4]

Irene Mantonek Froebel Hezkuntza Institutuan ikasi zuen, eta laster azaldu zuen natura-zientziekiko grina, Sidnierekin partekatuko zuen interesa, eta amak bultzatuko zuena. Londresko Historia Naturalaren Museoan ematen zuen denbora libre guztia. Bere ahizparekin St Paul 's Girls Schoolera joan zen, non administrazioak "tonta sendaezin" bat bezala ikusten zuen (musikarako talentua erakutsiz) eta bere gurasoen aholkua ikasketak etetea zen. Baina ez zion jaramonik egin aholku horri, eta bikain igaro zituen azterketak. Orduan aurkitu zuen Edmund Beecher Wilsonen (1856-1939) lana: 1902ko The Cell in Development and Heredity, bere bizitzan eragin handia izango zuena; eta botanikan eta kromosomen azterketan aritzea erabaki zuen.[5]

Unibertsitatean graduatu ondoren, Europa kontinentalera eta Mediterraneora joan zen Irene. Graduondoko ikasketak egin zituen Suitzan, Espainian, Alemanian, Suedian eta Frantzian. 1930 baino lehentxeago Erresuma Batura itzuli zen, eta Manchesterreko Unibertsitatean irakasle postua eskaini zioten. Bertan zegoela, Pteridophytaren analisi zitologiko sakona jarraitu zuen.[6]

1930ean, Mantonek bere tesia amaitu zuen, eta Cytology of the Cruciferae izenburua jarri zion. Hainbat urtetan zehar, Mantonek ikerketa ugari egin zituen Britainiar Uharteetako eta kontinenteko iratzeen zitologiari buruz. 1946an, Leedseko Unibertsitatean sartu zen botanika saileko zuzendari gisa, eta, hala, kategoria horretako postu bat betetzen zuen lehen emakumea izan zen. Geroztik, bere ikerketa karrera unibertsitate horretan egin zuen, eta bertako irakasle izan zen 1946tik 1966ra arte. Iratzeei buruz egindako azterketetatik lortutako emaitza zabalak 1950ean argitaratutako Problems of cytology and evolution in the Pteridophyta liburuan zehaztu ziren. Liburu horrek 16 kapitulu zituen, ilustrazio ugari eta ederrekin.[7]

Eboluzioaren ikerketarako kromosomak lotzeaz gain, Mantonek egitura morfologikoaren ikerketa egin zuen mikroskopio ultramorea erabiliz. Ekimen hau zelularen egiturazko ikerketa finetarako urrats garrantzitsua izan zen. Algei buruzko bere lana mikroskopio elektronikoa erabiltzeagatik nabarmendu zen eta bere zilio-lanak mundu osoan ezagunak egin ziren agerian utzitako zilioen eta flageloen egituragatik.[8]

Irene Mantonek pintura, txinatar literatura klasikoa eta moda ere landu zituen. 1975ean Urteko Emakumea izendatu zuten, eta Vogue magazinak bere ale batean aurkeztu zuen. Paul Klee, Miró eta Braqueren pintura-bilduma Leedseko Unibertsitateari utzi zion.[9]

Hautatutako argitalpenak aldatu

Manton 140 argitalpen zientifiko baino gehiagoren egilea edo egilekidea izan zen. Esanguratsuenen artean honako hauek izan ziren:

  • Manton, I., Sutherland, J., Leadbeater, BSc. (1976) "Further observations on fine structure of marine collared flagellates (Choanoflagellata) from arctic Canada and West Greenland – species of Parviorbicula and Pleurasiga." Canadian J BotanyRevue Canadienne de Botanique, Vol 54, pp 1932–1955
  • Parke, M., Green JG., Manton I. (1971) "Observations on fine structure of zoids of genus Phaeocystis [Haptophyceae]." Journal of the Marine Biological Association (UK), Vol 51, pp 927-
  • Manton, I., Kowallik, K., Stosch, HAV. (1970) " Observations on fine structure and development of spindle at mitosis and meiosis in a marine centric diatom (Lithodesmium undulatum) 4. Second meiotic division and conclusion." J Cell Science, Vol 7, pp 407 –
  • Manton, I., Leedale, GF. (1969) " Observations of microanatomy of Coccolithus pelagicus and Cricosphaera carterae with special reference to origin and nature of coccoliths and scales." Journal of the Marine Biological Association (UK), Vol 49, pp 1 –
  • Provasol, L., Yamasu, T., Manton I. (1968) " Experiments on resynthesis of symbiosis in Convoluta roscoffensis with different flagellate cultures." Marine Biol Asscn (UK), Vol 48, pp 465 –
  • Manton, I. (1965) " Observations on fine structure of 2 species of Platymonas with special reference to flagellar scales and mode of origin of theca." Journal of the Marine Biological Association (UK), Vol 45, pp 743 –
  • Manton, I. (1964) " Observations on fine structure of zoospore and young germlings of Stigeoclonium." J. Exp. Botany, Vol 15, pp 399 –
  • Manton, I. Parke, M. (1960) "Further observations on small green flagellates with special reference to possible relatives of Chromulina pusilla Butcher." Journal of the Marine Biological Association (UK), Vol 39, pp 275 –
  • Parke, M., Manton, I., Clarke, B. (1955) "Studies on marine flagellates 2. 3 new species of Chrysochromulina." Journal of the Marine Biological Association (UK), Vol 34, pp 579 –
  • Manton, I., Clarke, B. (1952) "An electron microscopic study of the spermatozoid of Sphagnum." J Exp. Botany, Vol 3, pp 265- DOI: 10.1093/jxb/3.3.265
  • Manton, I., Clarke, B., Greenwood AD. (1951) "Observations with the electron microscope on a species of Saprolegnia." J. Exp. Botany, Vol 2, pp 321 –
  • Manton, I. (1950) "The spiral structure of chromosomes." Biol Reviews Cambridge Philosophical Society, Vol 25, pp 486 – 508. DOI: 10.1111/j.1469-185X.1950.tb00770.x
  • Manton, I. (1945) "New evidence on the telophase split in Todea barbara." American J. Botany, Vol 32, pp 342–348 DOI: 10.2307/2437168
  • Manton, I. (1932) "Introduction to the general cytology of the Cruciferae." Annals of Botany, Vol 46, pp 509–556
  • Manton, I. (1950) "Problems of Cytology and Evolution in the Pteridophyta." Cambridge Univ. Press, Cambridge, England.
 
Irene Manton eraikina, Leedseko Unibertsitatea.

Sariak eta aintzatespenak aldatu

  • Trail saria, 1954
  • Linneanako Domina, 1959, Londresko Linneana Elkartearen eskutik
  • 1998an, bere heriotzaren hamargarren urteurrenean, Leedseko Unibertsitateko Biologia Zientzien eraikinari Irene Manton izena jarri zioten bere omenez.
  • Britainia Handiko Phycological Society-k Irène Manton saria ematen du urtero graduondoko ikasleen aurkezpen onenarentzat.[10]
  • Artizarra planetako Manton kraterra Irene Manton eta bere ahizpa Sidnie-ren omenez du izena.[11]
 
Irene Mantonen plaka Leedseko Unibertsitatean

Honoris causa doktore tituluak aldatu

Elkarte zientifikoetako ohorezko kidea aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-04-17). «Irene Manton, botánica» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. (Gaztelaniaz) Irene Manton, estudiosa de helechos y algas. 2014-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  3. (Ingelesez) «Chair of Botany at Leeds: Dr. Irene Manton» Nature 156 (3956): 230–230. 1945-08-01  doi:10.1038/156230b0. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  4. (Ingelesez) peoplepill.com. «Irene Manton: British botanist (1904 - 1988) | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  5. (Ingelesez) Ada Lovelace Day 2013: Irene Manton FRS – hannah dee. 2013-10-15 (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  6. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2020-11-03). «Sidnie e Irene Manton, dos hermanas que amaron las ciencias naturales» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  7. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2024-01-24). «Irene Manton, una originalidad que ha enriquecido la ciencia biológica (1)» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  8. Williams, Nicola. (2016). «Irene Manton, Erwin Schrödinger and the Puzzle of Chromosome Structure» Journal of the History of Biology 49 (3): 425–459. ISSN 0022-5010. (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  9. «Women in Science series // Irene Manton | Lippy: No Gloss Magazine – Politics, Fashion, Music, Art & more.» web.archive.org 2014-03-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-23).
  10. "British Phycological Society Meetings". British Phycological Society..
  11. (Ingelesez) «Sisters make their mark on Venus» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).

Kanpo estekak aldatu

  • Irene Manton Landareen Izenen Nazioarteko Indizea (IPNI). Kewko Errege Lorategi Botanikoa, Harvardeko Unibertsitateko Herbarioa eta Australiako Herbario Nazionala (eds.).