Ireki menu nagusia

Abel Azcona (Madril, 1988ko apirilaren 1a) artista eta argazkilari ospetsu eta polemikoa da, Euskal Herriko performer ezagunena. 2015ean haren Desenterrados («lurpetik atereak») erakusketak muturreko katolikoen protestak eta salaketak eragin zituen, bereziki «pederastia» hitza 242 ostiekin idazteagatik. Ondorioz, aurkariek erakusketa kentzea eskatu zuten, eta erakusketa salatzeko arrosarioak, mezak eta elkarretaratzeak antolatu zituzten.[1] Halaber, heriotz mehatxuak jaso izan ditu.[2] Abokatu Kristauen Elkarteak erakusketaren aurkako kereila jarri zuen.[3] Iruñean (Nafarroa Garaian) bizi da.

Abel Azcona
Retrato del artista Abel Azcona -1.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1988ko apirilaren  1a (31 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Lisboa
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak performerra, argazkilaria, eskultorea, artista eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa

Artistaren beste ekintza batzukAldatu

Azkonak bere lanetan probokazioa erabiltzen du, jendearengan erreakzio bat eragiteko. Hona hemen ezagunenak egin direnak:

  • 2015eko martxoan, Iruñeko goi mailako arte irakaskuntza publikoa defenditzeko, kalean biluzik perfomancea egin zuen. Iruñeko udaltzainekin arazoak izan zituen, eta 300 euroko isuna jarri zioten. Artistaren esanetan poliziek bortizkeriaz tratatu zuten.[4]
  • 2015eko maiatzean Enterrados («lurperatuak») perfomancea antolatu zuen, 1936ko gerran fusilatuak eta haien familiak omentzeko.

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu