Louis-Raymond Fischer

Louis-Raymond Fischer (Paris, 1898ko abuztuaren 29a - Paue, 1988ko ekainaren 3a) frantziar arkitektoa izan zen. Parisko Arte Ederretako Eskolan ikasi zuen, baina ez zituen ikasketak bukatu eskola hori gustukoa ez zuelako. Adolf Loosekin lan egin zuen Parisko Tristan Tzara etxeko lanetan. Frantziako arkitekto abangoardistetako bat izan zen. Le Corbusierren ikasle izan zen. Lanen artean ditu, besteak beste, Jacques Nam margolariaren lantegia (1924), Boulogne-sur-Seine herriko Belvédère kaleko hotela (1925) eta Mme Lubin jostunaren etxea (1930). L´Architecture d´aujourd´hui aldizkariko erredakzioko partaide izan zen, eta hainbat artikulu idatzi zituen. François Heep poloniarrarekin eta Jean Welz austriarrarekin lan egin zuen.

Louis-Raymond Fischer
Kontseilu Orokorreko kide

1937 - 1964
Bizitza
Izen osoa Louis Raymond Robert Fischer
Jaiotza Paris1898ko abuztuaren 29a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paue1988ko ekainaren 3a (89 urte)
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Irakaslea(k) Léon Jaussely Itzuli
Gaston Redon Itzuli
Adolf Loos
Walter Gropius
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta alkatea
Lantokia(k) Parisko 8. barrutia
Parisko 6. barrutia eta Hirson
Enplegatzailea(k) Hector Guimard Itzuli
François Hennebique Itzuli
Auguste Perret
Jasotako sariak
Influentziak Frank Lloyd Wright
Kidetza Combat
Mugimendua arkitektura modernoa
Izengoitia(k) Elie Giboin
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Langile-Internazionalaren Frantziar Sekzioa

ErreferentziakAldatu