Nikolaas "Niko" Tinbergen (Haga, 1907ko apirilaren 15a - Oxford, 1988ko abenduaren 21a) herbeheretar etologoa izan zen. Zoologiako ikasketak egin zituen, Leidengo Unibertsitatean. Gero, Zoologia Esperimentaleko irakasle izan zen unibertsitate hartan bertan. 1947an Oxforden izan zen, hango Unibertsitatean lan egin zuen eta hango irakasle izan zen; Animalien Portaeraren Ikerketa saileko arduradun izan zen. Animalien jokabideari buruzko lanak egin zituen han, aske zeuden eta laborategian zeuden animalien portaera desberdintasunak aztertzeko. Artikoko azeriak, itsas hegaztiak, itsas otsoak, barraskiloak eta liztorrak aztertu zituen, besteak beste. Animalien portaeraren ikaskuntza eta gizakien sena, autismoa eta oldarkortasuna aztertu zituen, besteak beste.

Nikolaas Tinbergen

Bizitza
JaiotzaHaga1907ko apirilaren 15a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
 Erresuma Batua  (1955 -
HeriotzaOxford1988ko abenduaren 21a (81 urte)
Familia
AitaD. C. Tinbergen
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Stedelijk Gymnasium Haarlem (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Richard Dawkins
Colin Gordon Beer (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
nederlandera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, zoologoa, ornitologoa, etologoa, medikua, unibertsitateko irakaslea eta argazkilaria
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Leidengo Unibertsitatea  (1939ko apirilaren 18a -
Leidengo Unibertsitatea  (1947ko urtarrilaren 23a -  1949ko ekainaren 16a)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

1973an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, Konrad Lorenz eta Karl von Frischekin batera. Lanik aipagarrienak: The Study of Instinct (1951, Senaren azterketa) eta The Animal in Its World. Field Studies (1932-1972).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu